Marrazketa eta pintura ikastaro trinkoa
Matrikula ekainaren 14tik 26ra bitartean egin ahal izango da, Berreginen Museoan
Berreginen Museoak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du beti bere programazioa osatzeko orduan, eta aurtengo udan marrazketa eta pintura ikastaro trinko berritua eskainiko du uztailean.
Oraingoan, programa bi ikastarotan bereiziko da. Lehen ikastaroa, “Marrazketa akademikoa eta anatomia artistikoa”, bi astekoa izango da, eta naturaletik marrazketa-lana egitea du xede. Giza figuran eta anatomia artistikoan jarriko du arreta zehazki, Berreginen Museoko figuren azterketari esker.
Uztailaren 1etik 12ra bitartean izango da, eta 40 ordu izango dira guztira. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, 09:30etik 13:30era, eta Berreginen Museoaren egoitza didaktikoan (Mirasol Kondearen kalea 2) emango dira. Ikastaroaren prezioa 210 €-koa da.
Bigarren ikastaroak, “Marraztutako ibilbideak” izenekoak, kaleko marrazketa-lana izango du oinarri. Aste horretan, hiri-marrazketaren ikuspegia nola planteatu erakutsiko da, saio teorikoak eta irteerak baliatuta, eskolan ikasitakoa hiriko zenbait tokitan praktikan jartzeko, eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Ikastaro honetan, klaseak uztailaren 15etik 19ra izango dira, 09:00etatik 14:00etara; guztira 25 ordu. “Marrazketa akademikoa eta anatomia artistikoa” ikastaroan bezala, prestakuntza Berreginen Museoaren egoitza didaktikoan (Mirasol Kondearen kalea 2) emango da. Prezioa 150 €-koa izango da.
Ikastaroetan parte hartzeko, Bilboko Berreginen Museoan egin beharko da matrikula. Bi ikastaroak egin nahi izanez gero, erakundeak prezio berezia eskainiko du: 300 € osotara.
“Marrazketa akademikoa eta anatomia artistikoa”
Uztailaren 1etik 12ra.
09:30etik 13:30era.
Astelehenetik ostiralera.
“Marraztutako ibilbideak”
Uztailaren 15etik 19ra.
09:00etatik 14:00etara.
Astelehenetik ostiralera.
MATRIKULAK
Matrikularen prezioak hauek dira: 210 euro (“Marrazketa akademikoa eta anatomia artistikoa”) / 150 euro (“Marraztutako ibilbideak”). Bi ikastaroak, osotara: 300 €
Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14, Bilbo) egin ahal izango dira.
Matrikulen ordutegia: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara / Igandeetan 10:00etatik 14:00etara.
INFORMAZIOA: 946 790 255
Plaza-kopuru mugatua. Gutxienez, 6 ikasle.
Marrazketa gustatzen zaizu eta prestakuntza jaso nahi duzu? Zure neurrira egindako ikastaroa duzu hau! Etor zaitez Berreginen Museora eta egin ezazu matrikula.