Berreginen Museoak kopiatzen ikastearen artea erakutsiko digu, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko
Aurten, jardunaldiak “Ondarea plazara!” lelopean egingo dira
Bizkaiko Foru Aldundiak, beste behin ere, Ondarearen Europako Jardunaldiak ekarriko ditu, “Ondarea plazara!” lelopean; kultur ondareari buruzko asmo handiko sentsibilizazio-programa da, Europako Kontseiluak sustatua, Europar Batasunaren lankidetzarekin. Urrian izaten dira, eta ondarearekin nahiz historiarekin erlazionatutako jarduerez gozatzeko aukera ematen diete bertaratutakoei.
Berreginen Museoak bat egingo du kultur jai honekin, eta bisita gidatu batean parte hartzera gonbidatuko du interesa duen pertsona oro, bai eta bisita hori osatuko duen tailer batera ere, zeinean kopiatzearen artea landuko den. Jarraian, jarduerei buruzko informazio osoa:
Kopia plazara
Bisita gidatua
Kopiatzea gaitzesgarria den mundu batean, Berreginen Museo batek anakronikoa dirudi, gutxienez. Hala ere, kopiak beti egin izan dira; antzinako artelanak, Erdi Aroko eskuizkribuak, Internetek osatutako egungo unibertsoa… Kopiatzea tradizioa da. 2019ko Ondarearen Europako Jardunaldiak direla-eta, Berreginen Museoak bere bildumaren muina bisitatzeko aukera eskainiko du, kopiatzearen arteari buruz hitz egiteko. Izan ere, kopiatzea ere gure munduaren ondare material eta immaterialaren parte da.
Hizkuntza:
Euskara / Gaztelania
Topalekua:
Bilboko Berreginen Museoa
Eguna eta ordua:
Osteguna, hilak 10, 18:00etan (gaztelaniaz)
Osteguna, hilak 24, 18:00etan (euskaraz)
Antolatzailea:
Bilboko Berreginen Museoa
Informazioa eta erreserbak:
944 150 231
Plaza mugatuak
Ekin kopiari
Tailerra
Kopia plazara bisitarekin batera, Berreginen Museoak tailer praktiko bat proposatuko du, kopiatzen ikasteko; hain zuzen ere, eskaiolaz kopiatzen ikasteko. Amaia Condek parte-hartzaileak gidatuko ditu mundu ezezagun honetan, eta aukera emango digu geure kopiak egiteko, betiere, Bilboko Berreginen Museoko bilduman inspiratutako piezak erabiliz.
Hizkuntza:
Gaztelania
Topalekua:
Bilboko Berreginen Museoa
Eguna eta ordua:
Larunbata, hilak 26, 10:30ean
Antolatzailea:
Bilboko Berreginen Museoa
Informazioa eta erreserbak:
944 150 231
Plaza mugatuak
Ezagutu ezazu kopiatzearen artea.
Berreginen Museoak antolatu duen kultur jai hau galduko duzu?