Lege oharra

  1. Nor gara?

    Bilboko Berreginen Museoa, San Frantzisko 14, 48003, Bilbo, Bizkaia. IFK: B95746368. Tel: 94 679 02 55. Helbide elektronikoa: info@bilbokoberreginenmuseoa.eus

  2. Zer da Bilboko Berreginen Museoaren webgunea?

    Oraintxe zauden www.museoreproduccionesbilbao.eus webgunea Bilboko Berreginen Museoak bere zerbitzu eta jarduerei buruz informazio gehiago eskaintzeko sortu duen gune interaktiboa da.

  3. Webgunearen jabetza eta erabilera murriztapenak

    Webgune hau Bilboko Berreginen Museoaren jabetza da. Marka guztiak, domeinu izenak eta jabetza intelektualeko beste eskubide guztiak Museoarenak dira, beraz, bertoko edukirik bat ere ezin daiteke utzi, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, deskargatu, bidali, transmititu, banatu eta baliatu inon ere eta inola ere, salbu eta webgunearen beraren eta bertako edukiak erabiltzeko hemen berariaz ezarritako helburuen arabera ez bada. Aurrekoa hautsiz gero, egile-eskubideen urraketa egingo da, eta baita enpresaren beste eskubide guztiena ere. Hemengo edukiak aldatzea edota erabiltzea berton berariaz baimendutako helburuetarako ez eta beste batzuetarako erabiltzea egile eskubideak urratzea izango da eta baita museoaren jabetza inteletualaren beste eskubide guztiena ere bai. Erabilera baldintzetan adierazi bezala, beraz, hemengo edukiak beste edozein webetan edota sare informatikotan erabiltzea guztiz debekatuta dago.

  4. Iraupena

    Erabilera baldintza hauek indarrean egongo dira webgune honetan bertan halaxe aldaketarik gabe jasota dauden bitartean, eta Bilboko Berreginen Museoak beretzat gordetzen du edozein unetan egokitzeko, aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea, aldaketok webgunean bertan iragarri behar dituelarik.