Museoa zeure kontura bisitatu nahi baduzu, urritik maiatzera Hezkuntza Zerbitzuak eskura jartzen dizkizu berariaz antolatutako ibilbide batzuk, hileko lehen asteburuetan
- Aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da.
 - Bisita egiteko, gutxienez bost laguneko taldea osatu beharko da.
 - Hileko lehen ostiraletan, 17:30ean, Aldi baterako erakusketak.
 - Hileko lehen larunbatetan, 17:30ean, Bilduma iraunkorra
 - Hileko lehen larunbatetan, 12:30ean, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia
 
Eta hileko lehen larunbatetan familiarekin etorri nahi izanez gero, 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek izena eman dezakete 11:00etan egiten diren tailerretan.