Familia tailerrak
Hile bakoitzeko lehen igandeetan aukera emango dizugu etxekoekin Museora hurbiltzeko, gure familia tailerretan parte hartzera.
Bisita egin ahal izateko, gutxienez 5 umeko taldea osatu beharko da.
Bisita ezazu Museoa Aste Santuan
Jarduera eta proposamen sorta, familian Museoaz gozatzeko.
Gabonetako tailerrak
Gabonetako oporretan ere goiza Museoan igarotzeko aukera eskaintzen dizuegu. Eguberri egunetik Gabon zahar egunera programatzen dira tailerrok.
Kontsultatu agenda →Familiarentzako jarduerak
Horrez gainera, Museoak beste hainbat jarduera eskaintzen ditu familian egiteko. Eskatu ezazu informazioa sarrerako mostradorean edo jaitsi ezazu hemendik.
-
Zure kutunena
6-10 urte bitarteko neska-mutilak
-
Grekoak ezagutzen
10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat
Gainera, aldi baterako erakusketa guztiek badute 6 urtetik beherako haurrentzako gune didaktiko txiki bat.
Expoaren txokoa
Aldi baterako gure erakusketak bisitatzean, hantxe topatuko duzue beti etxeko txikienei erakusketarekin lotutako jarduerak eskaintzen dizkien gune txiki bat.