Olinpia. Buru eta bihotz

Erakusketa
2008ko Uztailaren 17tik 2009ko Urtarrilaren 12ra

Pekingo Olinpiar Jokoekin bat eginda, 2008ko udan Berreginen Museoak bere aldi baterako lehen erakusketa antolatu zuen, Mariaren Bihotzaren elizan, gai nagusitzat antzinako lehiaketa panhelenikoak hartuta.

Erakusketak lehiaketa haien antolakuntzaren eta norgehiagoken ikuspegi bat ematen zigun eta kiroletik haragokoak ziren joko batzuen espiritua ezagutzeko gonbita egiten. Museoko Bildumako berregin batzuen aukeraketaren bidez, sakontasun handiagoz ezagutu ahal izan genituen hala Olinpiar Jokoak nola beste hiru jaialdi panhelenikoak, Delfosen, Korinton eta Nemean egindakoak.