Museoa Mariaren Bihotzaren elizan berrireki zenetik 10 urte betetzean, memoria egin eta instituzioaren historia luzearen barruko etapa oraindik ere labur honetako alderdirik garrantzitsuenetako batzuk berrikusi nahi izan genituen, aldi baterako erakusketa berriaren bidez.
Museoaren egoitza berriak aldaketa asko ekarri zituen; horien artean nabarmentzekoak dira, ororen gainetik, espazioak instituzioaren berreginen Bilduma erakusteko ezarritako baldintzatzaileak.
2016an, 10 urte bete zirenean Museoa Mariaren Bihotzeko egoitza berrian dagoenetik, 2016-2017 aldi baterako erakusketak 2008az geroztik programatutako erakusketetan desfilatu duten pieza enblematikoenetako batzuk berreskuratu nahi izan ziren.