Akropolis. Mito Biziak

Erakusketa
2012ko Urriaren 24tik 2013ko Irailaren 30ra

Atenasko Akropolia Partenoia baino askoz ere gehiago izan zen. Akropolis. Mito Biziak erakusketak antzinako Greziara bidaiatzeko aukera eman zuen Periklesek Akropolirako proiektatutako eraikuntza programak antzinako atenastarrentzat izan zituen esanahi ugariak esploratzeko.

Eraikin haiek gurtzarako leku bat eskaintzen zuten hiriaren eguneroko bizimoduari zentzua ematen zioten jainko-jainkosak eta pertsonaia mitikoak ohoratzeko. Gainera, garaiko nazioarteko politikari buruzko xede-adierazpen zen programa arduratsu batez eraiki eta dekoratu ziren.

Horus Tailerrak utzitako berregin batzuk eduki zituen erakusketak.