Faktoria Michelangelo

Erakusketa
2010eko Ekainaren 17tik 2011ko Apirilaren 30ra

Eskultore, arkitekto, pintore eta poeta, Michelangelo da, eskubide osoz, garai guztietako jenio handietako bat. Antzinaroaren eragina jasoz eta bere sormenaren bidez artearen ondorengo garapenari bidea emanez, Michelangelok, berak bakarrik, loturen panorama guztiz aberatsa zabaltzen du, eta erakusketa honek horren berri emateko asmoa izan zuen.

Haren maisulanetako batzuen berreginak, artista garaikideen adibideak eta Michelangelo liluratu zuten antzinako eskultura batzuen kopiak batuz, Florentziako maisuaren obraren ekarpenetan zehar egindako ibilbide bat eskaini zuen erakusketak.