I. Arkeologiari buruzko Jardunaldiak
"XIX. mendea. Kanpainen mende bat" bideo-emanaldia: ikuspegi desberdinetik, hau da, XIX. mendearen bigarren erdian hasi ziren ziren arkeologi kanpainetatik abiatuta, museo honelako bildumaren oinarrizko lan batzuk ezagutuko ditugu.
Aurten, Bizkaian zein Europa osoan, lehen aldiz egingo dira Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldiak, Arkeologiako Prebentzio lkerketen Frantziako lnstitutu Nazionalaren ekimen bati jarraituz (Frantzian, hamar urte baitaramatza horrelako ekitaldi bat antolatzen).
Jardunaldi hauen bitartez ikerketa, bildumak eta ondare arkeologikoa sustatu eta zabaldu nahi dira. Helburua interesa dutenei disziplina honen barneko alderdiak ezagutaraztea da: indusketetatik museoetan eta ikerketa zentroetan egiten diren lanetaraino. Hala, arkeologia altxor ezkutuen bilaketarekin horrela identifikatzen duen topikoa apurtuko da.
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, Arkeologi Museoak koordinatuta eta EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCOKatedraren,ElPobalBurdinola museoaren, Euskal Museoaren, Artelan Berreginen Museoaren, Enkarterrietako Museoaren, Bizkaiko lbilbide Historikoen Programaren eta Ondare Babesa enpresaren laguntzaz, aurtengo jardunaldien bidez erakutsi nahi da zer nolako eginkizuna betetzen duten aztarnategien, eraikinen eta paisaien berreskurapenak , etorkizun handiko plangintza-tresna bilakatuz.