Bilboko Berregin Artistikoen Museoa kandelekin bakarrik argituko da, XIII. urteurrena ospatzeko
Bisita gidatua azaroaren 21ean izango da, 18:00etan
Bizkaiko erakundearen jai honetako gonbidatuek aldi baterako erakusketa berria ikusteko eta Erroma zaharreko testuak entzuteko aukera izango dute
Parte hartzeko, aurretiko erreserba egin beharko da, 94 415 02 31 telefonora deituta
2006ko azaroaren 21ean ireki zituen ateak Bilboko Berregin Artistikoen Museoak Mariaren Bihotza eliza izandakoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzaz. Gaur, 13 urte geroago, bizkaitar erakundeak bere urtebetetzea ospatuko du ekitaldi berezi batekin. Azaroaren 21ean, 18:00etan, Museoa kandelen argiarekin bakarrik argituko da, eta gonbidatuek ohikoa ez den modu batean gozatu ahal izango dute espazio honetaz.
Bisita gidatu honetan, parte-hartzaileek “Altxor elektrikoak” izeneko aldi baterako erakusketa berria gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Erakusketa osatzen duten piezak beste ikuspegi batetik ikusiko dira, gela ezberdinak apainduko dituzten hamarnaka kandelez argituta egongo baitira. Gainera, Itziar Martija museoko teknikariak bankete eta ontziteriari buruzko Erroma zaharreko testuak irakurriko ditu ibilbidean zehar.
Jarduera honetan parte hartzeko, aurretiko erreserba egin beharko da, 94 415 02 31 telefonora deituta. Bisita doakoa da.
13 urte hauetan Bilboko Berreginen Museoaren erakusketa eta jarduera programa gero eta askotarikoagoa izan da. Gaur egun, bizkaitar erakundearen ekitaldien agenda oso oparoa da. Eskultura klasikoen kopien erakusketa iraunkorrak, aldi baterako hainbat erakusketak, Swing Museoan! edo Artelana bere testuinguruan bezalako jarduera arrakastatsuek eta abarrek ekarri dute Berreginen Museoa Bizkaian kultura erreferente izatea. Espazio honetan, klasikoa –erakundeak irudikatzen duena– eta inguruaren berezko kultur aniztasun etnikoa uztartzen dira, eta hainbat alorretan elkarrekiko lana errazten du horrek.
Publikoa gero eta ugariagoa da, eta ikusleak eurak dira Museoak, Bilboko San Frantzisko auzoan egon den urte hauetan, izan duen aurrerapenaren eta proiekzioaren arduradun. Hori dela eta, erakundeak, “urtebetetze jai” berezi honekin, 13 urte hauetan bertatik pasatu diren guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Leku honetan urtero antolatzen diren erakusketez eta jarduera propioez gain, ekimen ugari egiten dira; horietako asko erakundea kokatzen den auzoaren bizitzarekin estuki lotuak. Halaber, Eliza San Frantziskon eta Bilbo Zaharrean programatutako ekimen kultural gehienen egoitza izan da: Bilbo zaharra kulturarako zubia (ekimen jendetsuena Tattoo Adicts izan zen), BAD, Zinegoak, Caostica edo Fair Saturday.
Bestalde, Museoak beti ditu ateak irekita hiriko eta lurraldeko bizitza kulturalarentzat. Horrela, liburuen aurkezpenak, moda desfileak, zinema filmatzeak, pintxo aurkezpenak, hitzaldiak eta abar egin dira bertan.
Berreginen Museoaren urtebetetzea modu berezi batean ospatu nahi duzu? Dena izango da ezberdina kandelen argiaren pean.
“Kandelen argipean” bisitaren fitxa teknikoa
Eguna: azaroak 21
Ordua: 18:00etan
Tokia: Bilboko Berreginen Museoa
Prezioa: Dohainik
Aurretiko izen-ematea: 94 415 02 31