Berreginen Museoak San Balendin ospatuko du, Gemma Martínez aktorearekin eta “Yo, el amor y todo lo demás” bere lanarekin
Jarduera ostiralean, otsailaren 14an, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Bizkaiko instituzioan
Bakarrizketarako sarrera dohainik izango da
Parte hartzeko ez da aurrez izenik eman behar
Bilboko Berreginen Museoak San Balendin eguna ospatuko du beste urte batez, kulturari eta arte klasikoari dien maitasuna erakusteko. Oraingo honetan, Bizkaiko instituzioak antzerkiaren munduaren alde egin du hautua, eta Gemma Martínez aktorearen “Yo, el amor y todo lo demás” bakarrizketa eskainiko da. Hitzordua ostiralean, otsailaren 14an, izango da, arratsaldeko 18:00etan, museoan (San Frantzisko kalea 14).
Izenburuak berak dioen bezala, maitasunaz hitz egiten duen lana da. Antzezlan atsegingarri honekin, Gemma Martínez aktoreak erakutsi egingo du, berriro ere, aho zabalik uzteko duen gaitasuna. Une honetan, oso ingurune berezian burutuko du, Berreginen Museoan bertan eta instituzioaren bildumaren zati batez inguraturik. Maitasun istorio handiak gordetzen dituen eskultura klasikoen arteko antzerkia.
Bakarrizketaz gozatu ahal izateko sarrera doakoa da, eta ez da beharrezkoa izango izenik ematea (sarrera libre, lekua bete arte).
Baduzu gogorik San Balendin eguna modu ezberdin batean gozatzeko? Maitemindu antzerkiaz!
“Yo, el amor y todo lo demás” obraren fitxa teknikoa
"Yo, el amor y todo lo demás" bizitzari, maitasunari, lanari, etorkizunari... buruzko hausnarketa komikoa da. Guztia neurriz kanpo dago baloratuta!
Nolakoa izango da etorkizuna 80 urte ditudanean? Zergatik saldu digu Hollywoodek maitasunaren irudi erromantiko hori? Nola bizi izango dut maitasuna? Nork asmatu zuen maitasuna? Amanacio Ortega nitaz maitemindu daiteke? Zer jantzi behar da lehen hitzordu baterako?
Hori eta askoz gehiago, "Yo, el amor y todo lo demás" obran.
Eguna. Otsailak 14
Ordua. 18:00etan
Eguna. Bilboko Berreginen Museoa
Prezioa. Dohainik
Aurretiko izen-ematea. Ez da beharrezkoa