Bilboko Berreginen Museoa erakusketen denboraldia abiaraztera doa, “20 gorputz, 20 artista” erakutsiz
Aldi baterako erakusketa berri honen diskurtsoa giza gorputzaz dugun pertzepzioan oinarritzen da
2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 29ra izango da ikusgai
Erakusketak komisario independentea du, Fidel Díez Mesa, Bizkaiko erakundeko teknikariekin lankidetzan
Euskadin finkatutako 20 artista garaikideren lanak erabili ditu; gaurkotasun handiko artistak dira eta Grezia klasikoko perfekzio fisikoaren ideiarekin konparatiba bat egin nahi izan da
Jardueren programa zabala ere antolatu da, bisita gidatuak eta hitzaldiak barne
Bilboko Berreginen Museoak, BBK Fundazioaren lankidetzarekin eta Fidel Díez komisario dela, udazkeneko aldi baterako erakusketen denboraldia abiaraziko du “20 gorputz, 20 artista” erakusketarekin. Erakusketa honen kontzeptua desberdina da; ez da Bizkaiko erakundean orain arte ikusitakoak bezalakoa, erakusketa berritzailea dela esan genezake, Berreginen Museoko orain arteko erakusketak kontuan izanez gero.
Aldaketaz hitz egiteko funtsezko bi arrazoi daude. Hasteko, Fidel Díez Mesak sortutako erakusketa da, komisario independente batek sortua, Museoko teknikariekin lankidetzan Museoko berreginen bildumara gerturatzeko beste modu bat proposatu baitigu.
Bestetik, erakusketaren diskurtsoa giza gorputzaren pertzepzioari buruz dugun ideian oinarritzen da, eta 20 artista garaikideren lanak erabili ditu. Euskadin finkatutako 20 artista hauek oso gaurkotasun handikoak dira, eta artiston lanaren bidez konparatiba bat egin daiteke; batetik, Greziako artea dugu, perfekzio fisikoaren adierazpenaren paradigma artistikoa, eta, bestetik, egun giza gorputzaren adierazpenak duen unibertso plurala.
Hau da, “20 gorputz, 20 artista” erakusketak hasieratik proposatzen du ikuspegi bikoitza. Batetik, Museoko berreginen bilduma dugu: Samotraziako Garaipena, Moises, Hermes Dioniso umearekin, Borrokalariak... Bestetik, erakundean dauden obrekin elkarrizketan diharduten obra garaikideak. Elkarrekin giza gorputzari buruzko pertzepzio garaikideaz hausnartzea proposatuko dute; izan ere, pertzepzio hori oso desberdina izango litzateke eredu klasikoek izandako eragin handirik gabe.
Bilboko Berreginen Museoa eskultura ospetsuen kopien museoa denez, aldi baterako erakusketa honen alderdirik berritzaileena erabili diren formatu artistikoak dira; izan ere, hasi argazkietatik eta ikus-entzunezkoetara artekoak daude, baita ehunak ere. Gogoan izan behar da, gainera, Bildumako berreginen gaiarekin jolasean dabilela eta jatorrizko garaikideen karga eta edukia gehitu behar zaiela haiei, erakusketaren ardatz baitira.
Esan beharra dago erakusketako artistarik gehienak emakumezkoak direla, 20 artistetatik 14, hain zuzen ere.
Bilboko Berreginen Museoan izango da erakusketa ikusgai 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 29ra. Erakundeak beharrezko neurri guztiak hartu ditu, egungo osasun-arauak beteko direla bermatzeko.
Erakusketarekin zerikusia duten jarduerak
20 gorputz eta 20 pieza hauez gain, erakusketarekin zerikusia duten jardueren bidez ikusleek kontzeptuak aurkitzea nahi da. Hori dela eta, urriaren 2an eta 3an bisita gidatu bat izango da Museoaren Lagunentzat, Fidel Díez komisarioa gidari dela. Urriaren 22an, 18:00etan, eta jende guztiarentzat, hitzaldi bat emango du komisario horrek berak, “Emakumezko gorputza Artearen Historian” gaiari buruz.
Azaroan ere izango dira jarduerak. Azaroaren 12an, esaterako, Paquito Nogalesen “El palomo cojo” (Uso ar herrena) performancea izango dugu.
Jarduerei amaiera emateko, abenduan Skolastikako Josune Muñozen hitzaldi bat izango dugu, “Emakume artistak”, eta ezusteko bat ere bai. Ezusteko honen zehaztasun guztiak hurrengo asteetan emango ditugu.
Jardueren berri egun batzuk lehenago emango dugu, ordua, izena emateko modua... jakiteko.
Erakusketaren komisarioa: Fidel Díez Mesa
Medikua eta mundu artistikoaren ezagutzaile handia. Azken erakusketa Bizkaia Aretoan egin zuen, iaz, 2019an: "Bat + 1 +... GIZARTEA Gara"
Artisten eta obren zerrenda
Mariam Puertas 1974 - Andrea Abaígar 1985.
Destruyendo al Fénix (Fenix suntsitzen). 2017.
Argazkia, Z/B. 100 x 70 cm
Joseba Eskubi 1967.
Metamorfosis (Metamorfosia). 2020.
Obra digitala. Neurri aldakorrak
Elssie Ansareo 1979.
The Misted Glass. 2009.
Argazkia, Z/B Hahnemühle Fine Art inprimaketa. Neurri aldakorrak.
Ixone Sádaba 1977.
“Not my body”. 2017.
Inprimaketa kromogenikoa Hahnemülhe kotoizko paperean, beira, altzairu ez normalizatua, marmola, ikusten ez diren zauriak, pago-egurra, kautxua eta foam. Neurri aldakorrak.
Anca Petrei 1993.
“Desgénero” (Desgeneroa) 2016.
Ehunez egindako lana, berak diseinatutako patroiak erabiliz, kotoia, organdia, hainbat eskudel, gomak, belarri eta burdineria finak, hulea eta birziklatutako beste material batzuk erabiliz.
Zuhar Iruretagoiena 1981.
“Hebra proiektua”. 2019.
Altzairu herdoilgaitzezko eta hormigoizko eskultura, Hahnemühle paperean egindako argakiarekin. Neurri aldakorrak.
María Rubio Tortosa 1989.
“Invisible” (Ikusezina). 2014.
Tarlatanazko eskultura. 36 x 36 x 67 cm
BilbaoArte Fundazioa bilduma
Zigor Barayazarra 1976.
"The Lunch Project". 2014-2020
Instalazioa. Ogizko eskulturak. Neurri aldakorrak.
Miriam Inza 1995.
"6 letras / 7 hizki. y ¿para qué se encriptan los textos?” (6 letras / 7 hizki. Eta zertarako enkriptatzen dira testuak?). 2020.
Paperean egindako inprimatze digitala. Neurri aldakorrak.
Estíbaliz Sádaba. 1963.
"(Accion 2) Con mi especulum soy fuerte yo puedo luchar” ( -2. jarduera- Nire especulumarekin indartsua naiz, borroka egin dezaket). 2013.
Bideoa. 3´
Mar Sáez. 1983.
"Gabriel” 2018.
Bideoa. 2´44”.
Manu Arregui. 1970.
"Ejercicios de medición sobre el movimiento amanerado de las manos” (Eskuen mugimendu marisari buruzko neurtze-ariketa). 2014.
HD-Bideoa. 6´36” (loop)
Mone Sakihara. 1996.
"Adorable” (Adoragarria). 2018
Teknika digitala Paint Tool SAI programarekin.
Neurriak: 420 × 594 mm
Eduardo Sourrouille. 1970.
"BOM BOM. La causa de mi deseo" (BOM BOM. Nire desiraren sorburua). 2005.
Bideoa. 3´35”
Los Picoletos (Dante Litvak 1990 - Fabro Tranchida 1987 )
"Incubadora” (Inkubagailua). 2020
Eskultura. Egiazko hozkailuak, backlight argazkiak, argizarian modelatuta, led argia. Neurri aldakorrak.
Lusaba (Lucía Sáiz Báez) 1995.
"Confesión de huida” (Iheseko aitormena). 2018.
Ilustrazioa. Paperean eskuz josia. Neurriak: A3
Elena Goñi. 1968.
Autorretratuak. 2018.
Olio-pintura oihalean. Neurri aldakorrak.
Victor Baladoch. 1991.
( ). 2018.
Argazkia. 150 x 200 cm
Asuntzi Martinez Ezketa. "esaotra". 1981.
«A pesar de la lluvia» (Nahiz eta euria ari). 2016 – 2017
Inprimatutako argazkia Hahnemühle Velvet 185 g paperean.
14 x 21 cm argazki/olerki bakoitza. 25 irudi - 25 olerki.
Jessica Llorente. 1984.
Mastectomía de la serie “Entrañas extrañas” (“Errai bitxiak” seriearen mastektomia). 2018.
Argazki enkapsulatuak erretxina epoxikoa erabiliz. 22 x 22 cm