Bilboko Berreginen Museoak “Etzanda dagoen emakumetik zutik dagoen emakumera” hitzaldia antolatu du
Urriaren 22an, ostegunean, izango da, 18:00etan, eta “Emakumezko gorputzaren 120 adierazpen Artearen historian” ezagutzeko aukera emango du
"20 gorputz 20 artista" aldi baterako erakusketa berriarekin loturiko jarduera da
Erakusketaren komisario Fidel Díez Mesak emango du hitzaldia, eta osasunerako segurtasun neurri zorrotzak beteko dira ekitaldian
Parte hartzeko, erreserba egin behar da, alde aurretik, 94 415 02 31 telefonoan eskaria eginez
Bilboko Berreginen Museoak, BBK Fundazioarekin lankidetzan, "20 gorputz 20 artista" aldi baterako erakusketa inauguratu du berriki. Euskadin kokatutako 20 artista garaikide ezagunen obretan oinarrituta dago erakusketa; hain zuzen ere, horien eta Grezia klasikoko perfektutasun fisikoaren arteko konparazioa egiten du.
Oraingoan ere hainbat jarduera antolatu dira Museoan, erakusketari loturik, obra-bilduma hau hurbilagotik ezagutzeko interesa duten guztiei begira.
Egitarauko lehen jarduera "20 gorputz 20 artista" erakusketaren komisario Fidel Díez Mesaren hitzaldia da. Bilboko Berreginen Museoan izango da, 2020ko urriaren 22an (osteguna), 18:00etan, eta hauxe du izenburua: “Etzanda dagoen emakumetik zutik dagoen emakumera”. Díez Mesaren arabera, hitzaldia entzutera hurbiltzen direnek "Emakumezko gorputzaren 120 adierazpen, Artearen historian" ezagutuko dituzte, nolabait. Hain zuzen ere, azalera aterako da urteetan zehar nola adierazi nahi izan duten gizonezko artistek emakumea otzan, eder, objektu gisa, beraien irudikapenetan. Emakumearen ikuspegi irreal bat, zeina hitzaldian aztertuko baita.
Doako jarduera da, baina, gaur egungo osasun arauak direla-eta, parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 94 415 02 31 telefonora deituz. Horrela, edukiera kontrolatu eta Covid-19ari buruz ezarritako arau guztiak betetzen direla bermatu ahal izango da.
“20 gorputz 20 artista” giza gorputzaz mintzo zaigu, hainbat ikuspuntutatik. Hitzaldia bitarteko ezin hobea izango da haiek guztiak ezagutzeko eta Bilboko Berrreginen Museoaren erakusketa berrian murgiltzeko, erakusketako komisarioaren eskutik.
“Etzanda dagoen emakumetik zutik dagoen emakumera” HITZALDIA
• Data: osteguna, 2020ko urriaren 22a
• Ordua: 18:00.
• Tokia: Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14. Bilbo)