Bilboko Berreginen Museoak berriz ere hartuko du Josune Muñozen “20 emakume 20 liburu” hitzaldia
Jarduera oraingo “20 gorputz 20 artista” aldi baterako erakusketaren baitan kokatuta dago
Hitzaldia urtarrilaren 21ean izango da (osteguna), 18:00etan, eta, emakumezkoen gorputzen 20 istorio baliatuta, erakusketara hurbilduko da, literatura narrazioen bidez
Josune Muñoz filologoa eta emakumezkoen literaturari buruzko ikertzailea da, eta Bizkaiko erakundera itzuliko da, aurrekoaren aldean eduki berriak izango dituen hitzaldi honekin
Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, 94 415 02 31 telefonora deituta
Bilboko Berreginen Museoak, BBK Fundazioarekin lankidetzan, "20 gorputz 20 artista" aldi baterako erakusketa inauguratu zuen orain dela zenbait hilabete. Erakusketa horrek gaurkotasun handiko Euskadiko 20 artista garaikideren lana erabiltzen du, Grezia klasikoaren perfekzio fisikoarekin ideiarekin konparazioa egiteko.
Berriz ere, erakusketarekin batera, zerikusia duten hainbat jarduera egin dira, obra bilduma hau gertuagotik ezagutzeko interesa duten pertsona guztientzat.
Jarduera horietako bat “20 emakume 20 liburu” hitzaldia izan da, Josune Muñoz filologo eta emakumeen literaturari buruzko ikertzailearen eskutik. Hitzaldia azaroan egin zen lehen aldiz, eta orain, arrakasta handia izan duenez, Berreginen Museora itzuli da, eduki berriekin beste emanaldi bat eskaintzeko. Jarduera 2021eko urtarrilaren 21ean izango da (osteguna), 18:00etan, Bizkaiko erakundean. Duela 12 urte sortu zuen Josune Muñozek Skolastika Servicios Literarios ekimena, emakumeen kultura eta literatura aztertu eta zabaltzeko gunea. Orain, Berreginen Museoak “20 Gorputz 20 Artista” izeneko aldi baterako erakusketa ikusgai du. Erakusketako artista gehienak emakumeak dira, eta aukera aparta da publikoari Josune Muñozen hitzaldi bat eskaintzeko, gure lurraldean emakumeen literaturari buruz gehien ikasi duen emakumeetako bat baita.
Erakusketako komisario Fidel Díazen hitzetan, antza denez, «emakumeek gizonek baino gehiago begiratzen diote beren buruari. Arreta handiagoz behatzen dituzte euren gorputzak…».
Doako ekintza da, baina egungo osasun-araudia dela-eta, parte hartu nahi duten guztiek aurrez izena eman beharko dute 94 415 02 31 telefonoan. Horrela, edukiera kontrolatu ahal izango da, eta COVID-19ari buruz ezarritako arau guztiak bermatuko dira.
“20 gorputz 20 artista” hitzaldiak giza gorputza jorratuko du hainbat ikuspuntutatik. Hitzaldia, zalantzarik gabe, abagune ezin hobea izango da ikuspuntu guztiak ezagutzeko eta Bilboko Berreginen Museoaren erakusketa berrian murgiltzeko.
“20 EMAKUME 20 LIBURU” HITZALDIA
• Eguna: osteguna, 2021eko urtarrilaren 21a
• Ordua: 18:00etan
• Lekua: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14, Bilbo)