
Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertua Museoan
Zuzendaritza: Garikoitz Mendizabal Etxeberria
2021eko abenduaren 1a
19: 00etan
Sarrera doan
Bilboko Udal Txistulari Bandak tradizioak eta bere aintzinekotasunak eskeini dizkion aukera zabalak kanporatu nahiean, errepertorio zabala eta atsegina prestatu du kontzertu honetarako. Zortziko, minueto eta polka bezalako erritmoez gain, rapsodia eta kontzertu obrak ere izango dira entzungai.
Egileei erreparatuz, Jose Inazio Ansorena, Isidro Ansorena, Jose Mari Glz. Bastida, Karlos Santxez Ekiza, Luis Urteaga, Koldo Basabe edota Bonifazio Laskurainen lana entzungo dira.
EGITARAUA
Txapillo bertsolaria (zortzikoa) - Jose Ignazio Ansorena
Minueto - Bonifacio Laskurain
Kristalezko perlak (polka) - George Hamel / Mold: Rico/Lera
Rapsodia III - Luis Urteaga
Gasteizko Nere Bihotz Ikarak - Jose María González Bastida
Fandangillo/Laiotz (habanera) - Ezezaguna / Koldo Basabe
Beranlore - Karlos Santxez Ekiza
Ametsa - Eduardo Eizagirre / Mold.: J. I. Ansorena
Kañoietan - Isidro Ansorena
Antzinako dantzak (fandango eta arin-arina) - Jose Ignazio Ansorena