Bilboko Berreginen Museoak Gau Irekia 2021ekin bat egingo du arte eszenikoen eta musikaren bidez
Gau Irekia Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan egiten den jaialdi parte-hartzailea da, eta Sareanek antolatzen du
Ekitaldia abenduaren 11n izango da
Bizkaiko erakundean Etorkizuna Musikatan, Logela eta All the Human izango dira
Aztarnategiak, berriz, Ilun gaua hartuko du
Bilboko Berreginen Museoak, beste edizio batez, Gau Irekiari leku egingo dio. Bilbo Zaharrak, San Frantziskok eta Zabalak antolatzen duten jaialdi parte-hartzailea da, eta jarduera sozial eta kulturalez betetzen ditu hiriko kale horiek. Sarean Elkarteak antolatzen du ekitaldia, eta eremu horretako hainbat lekutan egiten da; hala, kolektibo eta pertsona mota ororen partaidetza sustatzen da. Arteaz eta kulturaz gozatzea da helburua, sorkuntza lanak sortuz edo halakoekin gozatuz.
Oraingo honetan, abenduaren 11n Berreginen Museoan pentsatutako programazioa honako hau da:
BERREGINEN MUSEOA:
12.30 h:
ETORKIZUNA MUSIKATAN
Publikoari irekitako erakusketa musikala da proposatzen duguna, hainbat pieza musikalen interpretazioa. 60 haur inguruk interpretatuko dute kontzertua. Gure helburua da gure auzoen bestelako errealitateak erakustea. Ez dugu musika-ikuskizun bat bakarrik eskaini nahi, baizik eta pertsona desberdinen arteko elkarrekintza eta bizikidetza positiboak dakarren aberastasun soziokulturala ikusarazi, eta interakzioan jarritako kultura-aniztasunaren aberastasun handia esperimentatu.
17.30 h:
Bilboko Berreginen Museoan bi dantza pieza: SSASK taldearen Logela eta Ana Capillaren All the human.
LOGELA
Gorputzak espazio mugatuan. Errealitate berri batean berrasmatu behar dira. Aurrera egiteko eraikitzen eta deseraikitzen dira. Gorputz trukatuak, espazioarekin asimilatuak, besteekin. Arnasa hartzen, taupadaka, dantzan jarraitu nahi dute. Logela konfinamenduan bizitako esperientzietatik abiatuta sortutako obra da. Bertan, mugen eta irrikaren aurkako borroka aztertzen da, eta, aldi berean, denboraren iragatearen kontzientzia eta inguratzen gaituena berraurkitzeko aukera.
ALL THE HUMAN
Ahots batek Giza Eskubideen Deklarazioa errezitatzen du, gorputz bat mugimenduan jartzen da eszenatokian. Memoriek eta orbainek zeharkatzen dute, une batez kosta egiten zaio zutik egotea, baina ez du atzera egingo. Gizaki bat izanda zailtasunak izaten diren arren, aurrera doan bizitzak indar handiagoa darama. Hala eta guztiz ere, bere gorputzak abesten du…
Informazio gehiago eta erreserbak: http://gauirekia.com