Bilboko Berreginen Museoak haurrentzako antzerki-campus bat izango du Pazko-astean
Umeek antzezlan txiki bat prestatzen ikasiko dute
Apirilaren 19, 20 eta 21ean egingo da jarduera
Ekimena euskara hutsezkoa izango da, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduko zaie
Izena ematearen prezioa 9 eurokoa da
Parte hartzeko, aldez aurretik izena online eman behar da Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Bilboko Berreginen Museoak bere programazioaren atalik garrantzitsuenetako bat aurkeztu du: haurrentzako pazko asteko jarduera. Oraingoan, bizkaitar erakundeak haurrentzako antzerki-campus bat antolatuko du, euskaraz.
Campuseko saioak Tepsis Teatrok zuzenduko ditu, antzerkia irakasten urteetako eskarmentua duen konpainia gazteak. Hitzordua apirilaren 19, 20 eta 21ean izango da, bizkaitar erakundean (San Frantzisko kalea 14), 10:00etatik 13:30era, eta izena ematearen prezioa 9 eurokoa izango da ume bakoitzeko.
Campusak iraungo duen hiru egunetan, taldeak ikasi eta lan egingo du, azken egunean antzeztuko den 15 minutu inguruko antzezlan txiki bat sortzeko helburuarekin. Nabarmendu beharra dago jardueraren iraupena 3 egunekoa dela, eta, ezin izango dela, inola ere, egun solteetarako izena eman.
Izena emateko, 94 415 02 31 telefonora deitu behar da.
Erabiltzaile bakoitzak 3 inskripzio egin ahal izango ditu gehienez. Horrela, jarduera publiko gehiagorengana iristea lortuko da. Edozein zalantza izanez gero, Museoko langileekin kontsultatu ahal izango da harremanetarako zenbaki berean eta www.bilbokoberreginenmuseoa.eus webgunean.
Bizkaitar erakundeak osasun-protokolo zorrotza aplikatuko du, pertsona-kopurua, tenperatura, higienea eta distantziak kontrolatuz, COVID-19aren ondoriozko gaur egungo araudia betetzen dela bermatzeko.
Tepsis Teatro
Tepsis Teatro gizartea antzerkiaren bidez eraldatzeko helburuarekin sortu zen. Era horretan, eta ideologia sozial eta konprometitu batekin, Tepsisek umoretik, dramatik edo tragediatik abiatuta jorratzen ditu egunero jasaten ditugun gizarteko arazoak. Helburu hori betetzeko, antzezlanei ematen diete arreta. Obra klasikoak egokitu edo beren antzerki-lanak sortzen dituzte, gaurko munduaren ikuspegi berriak emateko.
Beren ekarpentxoa egiten dute, besteak beste arrazakeriaren, genero-indarkeriaren eta homofobiaren kanpaina sozialak eginez, mundu hobe eta solidarioago baten alde. Eskolak ere ematen dituzte. Hala, antzerkia erabiltzen dute haurrek gauzak adierazten ikas dezaten, beren burua hobeto ezagut dezaten, enpatia izan dezaten eta dibertitu daitezen, talde baten barruan eta indibidualismoa bazterrean utzita.
Animatu eta eman izena Berreginen Museoaz gozatzeko!
Oinarrizko informazioa
Haurrentzako antzerki-campusa
Egunak: 2022ko apirilaren 19, 20 eta 21a
Ordua: 10:00 – 13:30
Lekua: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14)
Prezioa: 9 € haur bakoitzak (6 eta 12 urte bitartean)
Hizkuntza: Euskara
Nahitaezkoa da aurrez izena ematea: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Informazioa: 94 415 02 31