Bilboko Berreginen Museoak haurrentzako tailer-jaialdia izango du Gabonetan
Haur taldeak jaialdi txiki bat antolatzeko asmoz ikasiko du
Abenduaren 27, 28 eta 29an egingo da jarduera
Ekimena euskara hutsezkoa izango da, eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduko zaie
Izena ematearen prezioa 5 eurokoa da
Parte hartzeko Museoaren webgunean izena eman behar da: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Gabonetako Tailerrak “Bizitzaren neurria. Un año de festivales”
Datak: abenduaren 27a, 28a 29a
Lekua: Berreginen Museoa
Adinak: 6-10
Ordutegia: 10:00 etatik 13:30etara
Prezioa: 5,00 €
Egitaraua
Tailerren gaia , Bizitzaren Neurria. Un Año de Festivales, aurtengo aldi baterako erakusketari buruz oinarrituko dira. Egun bakoitzean erakusketaren aspektu bat ikusiko da eta gaiarekin erlazionatutako tailerrak landujo dira.
ABENDUAREN 27A
Antzinateko Mokaduak
Hasteko, antzinako Greziako errezeten osagaiak aztertugo ditugu, eta hauek erabiliz errezeta
desberdinak prestatuko ditugu.
ABENDUAREN 28A
Izarrak Jarraituz
Antzinateko egutegiek izarren mugimenduak jarraitzen zituzten. Haiek erabiltzen zituzten izarrak ikusiko ditugu, eta guk, izarrak jarraituz ere, gure horoskopoen konstelazioekin artelan oso bat sortuko dugu.
ABENDUAREN 29A
Jaialdira goaz
Aldi baterako erakusketan, egutegiei eta jaialdiei buruz hitz egiten da. Azken egun honetan
ospakizuna handia egingo dugu. Antzinako hiru jaialdi ospetsuak ikusiko ditugu eta amaitzeko gurea prestatuko dugu, aretoa apainduz eta janaria prestatuz.