ÉCLAT-La moda como símbolo de (re)volución. La Danza como medio de revelación el 18 de marzo en MusEkintza
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiak martxoaren 18an eskainiko du hurrengo ekitaldia, 21:00etan, Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategian.
Oraingo honetan Adriana Bilbaok moda, musika, cantea eta dantzaren uztarketa eskainiko du.
Ikuskizunera joateko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea www.bilbokoberreginenmuseoa.eus helbidearen bidez. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean kontsulta daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako MusEkintza jaialdiak bere kartelaren zazpigarren ikuskizuna eskainiko du martxoaren 18an. Bilboko Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian izango da, 21:00etan, Adriana Bilbaoren ÉCLAT ikuskizunarekin.
Ikuskizun hau ibilbide berezia da, XIX. mendearen amaieratik eta XX. mendean zehar modaren zenbait mugarri erakusten dituena; aro nahasi horietan 2. industria-iraultza, gerrak, krisiak, abangoardiako mugimenduak, eskubide-berdintasunaren aldeko borroka, mugimendu feminista, diktadurak... gertatu ziren eta dena aldi berean gertatzen eta gainjartzen zen, eta horrek aldaketak eragiten zituen janzteko moduan, portaeretan eta gizarte-harremanetan.
ÉCLATen letra gehienak Sor Juana Inés de la Cruz, Gertrudis Gómez de Avellaneda eta Alfonsina Storniren testuen egokitzapenak dira. Cantaora batek testu horiei ahotsa jartzen die eta musika-koadroa osatzen du. Zapalkuntza, borroka, askapen, haserre eta pragmatismo uneak islatzen dira obran. Modaren hainbat elementu ikoniko aukeratuz horiek guztiak agertzea zerk eragin zuen planteatzen da; janzteko modu bat, izateko modu bat eta erlazionatzeko modu bat markatu zuten zirkunstantziak. Musikaren, cantearen eta dantzaren bidez lantzen dira alderdi horiek, funtsean oinarri flamenkoa dutenak, baina baita garaikidea ere.
Ikuskizunera joateko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbatzea www.bilbokoberreginenmuseoa.eus helbidearen bidez.
MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: www.bizkaikoa.bizkaia.eus.
MusEkintza 2022-2023
MusEkintza Bizkaiko hamaika gunetan ospatzen da eta diziplina artistiko ugari biltzen ditu, zinema, antzerkia, ilustrazioak, musika eta estilo ezberdinetako dantzaz gain, bere programazioari poesia, eskultura, moda eta bertsolaritzaren inguruko ikuskizunak gehituz. MusEkintza foru erakundeak anrtolatzen du eta irailaren 10ean eskaini zuen lehen ikuskizuna. Horrela hilero Bizkaiko museo edo toki historiko bat zeharkatuko duen jaialdiari eman zitzaion hasiera, geltoki bakoitzean ikuskizun bereizia eskainiz.
Jaialdia 2023ko ekainera arte ospatuko da Bizkaiko historiaz beteriko hamaika agertokitan: Balmasedako La Encartada fabrika-museoa, Muskizko El Pobaleko Burdinola, Bakioko Txakolinaren Museoa-Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua. Aurten, gainera, lau gune berri daude: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia Bilbon, Berreginen Museoa, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Kortezubiko Santimamiñe.
Espazio hauetan hainbat diziplina artistikotako ikuskizunak eskainiko dira: zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza estilo, hala nola airekoa, flamenkoa, garaikidea, pole dancea,….
Arte eszenikoetan oparoa den programazio honek publikoaren esperientzia indartuko du espazio bakoitzerako prestatu den argiztapen eta proiekzio dekoratibo espezifikoari esker. Publikoa museo bakoitzean garatzen den ekitaldi artistikora igarotzeko girotze berezia sortuko da argiztapenarekin, bideo- eta soinu-proiekzio mapeatuekin, aukeratutako espazioan esperientzia egokia sortzeko.
MusEkintzak diziplina artistiko ugari biltzen ditu
Bigarren edizio honetan MusEkintzak diziplina artistiko berriak gehitzen dizkio programazioari, eta zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza estilo eskaintzen ditu, hala nola airekoa, flamenkoa, garaikidea, pole dancea…
Jaialdia irailaren 10ean hasi zen Bilboko Arkeologi Museoan, Emi Ecayk zuzenduta Carmelo Gómez eta Mikhail Studynoven A vueltas con Lorca emanaldiarekin. Irailaren 24an Muskizeko Muñatones Gazteluan GANSO & Cíak Babo Royal, familia osoarentzako ikuskizuna, eskaini zuen, eta urriaren 29an Desªnuda dantza garaikide eta esekiko ikuskizunaren txanda izan zen Maitane Sarralderen eskutik, kasu honetan Europako Herrien Parkean. Azaroaren 26an Bilboko Berreginen Museoa filmaketa set bihurtu zen ECCBIrekin; urtarrilaren 28an Bermeoko Arrantzaleen Museoan Memoria de un Pez Bueno obraren bitartez Bilboko Txisularien Udal Bandak arreta handiz aukeratutako doinuekin lagundu zituen Elisabeth Pérez ilustratzailearen irudiak eta testua, TRACKEN studiok modu leun eta gozoan animatuta. Otsailaren 25ean Balmasedako La Encartada fabrika-museoan Matxalen Bilbao eta Natalia Garcíak osatutako bikoteak dantza publikoari hurbildu zion Serenity Suite-ren bidez. Martxoaren 18an Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategian Adriana Bilbaok ÉCLAT – La moda como símbolo de (re)volución. La Danza como medio de revelación ikuskizuna garatuko du. Apirilaren 22an mikroteatroak Txakolinaren Museoa-Txakolingunea bereganatuko du Bakion, Mikel Martinezen Tabernaria eta Luna Luna Teatro konpainiaren Repiqueteo-rekin. Maiatzaren 27an ATX Teatroa taldeak Muskizeko El Pobaleko burdinolara eramango du BilakATXe; ekainaren 10ean Kandelak-en bitartez Garazi Etxaburu dantzariak Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan Jose Pablo Arriagak bizia emango dio sortutako zurezko eskultura handi bati. MusEKintzak bigarren edizioa ekainaren 24an amaituko du Santimamiñen, Ez da kasualitatea bertso emanaldi musikal inprobisatuarekin. Bertsolariek gitarra, biolina eta saxoa oinarri hartuta inprobisatuko dute gai-jartzaileak proposatutako gaietatik abiatuta. Saioak ez dira mistoak: lau bertsolariak eta gai-zerrenda beti femeninoak dira. Umorea, jolasa, gogoeta eta bertsolarien, musikaren eta bertsoen arteko konplizitatea uztartzen dituen ikuskizuna.