
BLV-ART 2023 Berreginen Museoan
Antzerki partehartzailea, Dantza eta Performance-Arte biziak
“Juicio al extranjero”
INDUBIO
Antzerki partehartzailea
Eguna: ostirala 21
Lekua: Berreginen Museoa
Ordua: 19:00
80 min (+ coloquio)
Helduentzat
https://www.youtube.com/watch?v=rvpTc22xrCk
LABURPENA
Juicio al extranjero lan parte-hartzailea da, eta Albert Camusen El extranjero eleberriko protagonistaren epaiketa simulatzen du. Hondartzan dabilen Mersol jaunak hilketa bat egin du, arrazoirik gabe. Hilketa hori nahita edo halabeharrez gertatu da? Ikusleak gidatuko dituzte konpainiako aktoreek irizpen publiko bat eraikitzeko. Epaia aretoan erabakiko da.
KONPAINIA
InDubio gizartearen eta gizabanakoaren kontraesanak eszenan adierazi eta erakusteko beharretik sortzen da. Gutako bakoitzak horretan duen erantzukizunean eta gure erabakiek izan dezaketen eraginean oinarritzen da gure hausnarketa. Juicio al extranjero da konpainia honek Cinemagavia sarietarako izendatutako lehen pieza. Gaur egun biran dago.
Dramaturgia eta zuzendaritza: Iñigo Santacana
Dramaturgiarako laguntzailea: Carlos Tuñón
Antzezleak: Manuel Pico, Luis Maesso, Iñigo Santacana
Eszenografia eta argiak: Alessandro Arcangeli
Ahotsak: Yon Gracia, Teresa Jiménez, Andrés Simón
Ekoizpena: Barandi Producciones S.L.
Laguntzailea: Los números imaginarios
Eskerrak: Juliette Gadrat, Teatro de la Abadía &Paula Amor
“Ultra violet”
ALMUDENA PÉREZ
Dantza
Eguna: larunbata 22
Lekua: Berreginen Museoa
Ordua: 19:00
20 min
Adin guztietarako
LABURPENA / SINOPSIS
Diskurtsoaren, generoaren eta boterearen gainean Foucaultek ondu zituen teoriak abiapuntutzat hartuta, lan honetan kritika bat eskaintzen da, egungo gizartean diren rol generoan oinarrituak salatuz. Satiraren bidez, auzitan jartzen dira, ikuspuntu feminista batetik, botereari eta gizarte-arrakastari buruz gure artean diren arauak.
KONPAINIA / COMPAÑIA
Almudena Pérez sortzailea eta dantzaria da. Dantza Garaikideko gradua eskuratu zuen Trinity Laban delakoan (Erresuma Batua), eta hainbat konpainiatan izan da dantzari, Euskaditik kanpo. Itzultzean, hainbat lani ekin zien, koreografiari ikerkuntza prozesu moduan ekinez. Hainbat jaialditan erakutsi izan da haren lana eta erakundeen laguntza jaso du hainbat alditan.
Koreografia eta zuzendaritza: Almudena Pérez
Laguntzak: Bilbaoeszena (Artistas en Residencia), Harrobia, D8 Sorkuntza Faktoria
“Nire irudia zure haragian”
KAFUNÉ KOLEKTIBOA
Performance-Arte biziak
Eguna: larunbata 29
Lekua: Berreginen Museoa
Ordua : 19:00
40 min
+12 urte
https://www.youtube.com/watch?v=ZFIxx4vH260
LABURPENA / SINOPSIS
“Nire irudia zure haragian” antzezlan performatiboa da, intimitatearen eraikuntzan menderakuntzaren eta sumisioaren arteko mugak tenkatzen dituena. Diziplina asko elkartzen dituen pieza bat, non mugimenduak, eskulturak eta soinuak bat egiten duten. Zer gertatzen da intimitatearekin baldin eta ikuskizun bihurtzen badugu? Publikoaren eta pribatuaren arteko hibridazio-ariketa. Zaurgarritasuna eta indarkeria. Edertasuna eta deformitatea. Antzinakotasuna eta oraina.
KONPAINIA / COMPAÑIA
Kafuné Koletiboa kolektiboa (2022) Marta Lorenzana, Amaiur Macias, Raira Rosenkjar, Aziza Sadki eta Liben Svaart-en arteko topaketatik sortu zen. Taldea eratu zenetik, sorkuntza artistikoaren diziplinartekotasuna, potentzialtasuna, arazoak eta erronkak ikertzen dituzte. Taldearen lehen lana, Nire irudia zure haragian, Harrobia-ren “Transiciones” izeneko programan (2021) hautatu zuten eta, hura eraikitzeko, kolektiboa hainbat espaziotan bizi izan zen, hala nola La Fundición (Bilbo), Garaion Sorgingunea (Ozaeta, Araba), Teatro Abrego (Santander).
Kontzaptua eta performancea: Amaiur Macias, Raira Rosenkjar
Soinua eta kamara: Liven Svaart
Eszenografia eta eskultura: Marta Lorenzana Gámez
Teknika: Aziza Sadki
Laguntzak: Departamento de Cultura y PolíticaLlingúistica del Gobierno Vasco, Harrobia Transizioak, Garaion Sorgunea, Azala, La Fundición, Baratza, Teatrería de Abrego, Bilbaoeszena.