Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko margolaritza-lehiaketaren 14. urteurrena ospatuko du, 1.000 euroko sari eta guzti
Hitzordua ekainaren 3an izango da, larunbata, 08:30etik 14:00etara.
Erakunde bizkaitarrak parte hartzeko deia egiten die heldu eta haurrei.
Helburua hiriko paisaiaren txoko bat atzematea da, Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon.
Lehiaketan parte hartzeko Berreginen Museoan izena eman beharra dago, dohainik, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edo ekainaren 3an, 08:30etik 10:00etara.
Litekeena da irabazleek beren artelanak museoan ikusgai jarri ahal izatea.
Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko XIV. margolaritza-lehiaketa antolatuko du aurten. Interesa daukaten eta margolaritza maite duten guztiek parte hartu ahal izango dute, umeek zein helduek. Arte-munduaren barruan ibilbide luzea eta ospe handia duen jarduera hori indarberrituta itzuliko da aurten, talentua atzemateko Haur-Gazteen (15 urtera arte) eta Helduen (16 urtetik aurrera) kategorietan.
Dagoeneko 14 urte daramatza Berreginen Museoak Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko kaleak artistaz betetzen, inspirazioa bilatzeko jardunaldi oso batez. Ekitaldia 2022ko ekainaren 3an egingo da Bilboko auzo enblematiko horretan, 08:30etik 14:00etara.
Lehiaketaren helburua hauxe izango da: “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia (eraikinak, plazak, parkeak, bazterrak...)” ondoen islatzen duen artelana aurkitzea. Parte-hartzaileek beren trebetasun teknikoa eta artistikoa plazaratu ahal izango dute, betiere aipatutako gaiari helduz, proba egingo den hiri-ingurunean. Zenbait urtez akuarelak besterik ez ziren onartu lehiaketan, baina azken urteotan teknika librea da.
Izen-ematea maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean egingo da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edo lehiaketaren egun berean, ekainaren 3an, 08:30etik 10:00etara, Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14).
Izena emateko unean ziurtagiri bat emango zaio artista bakoitzari. Ziurtagiri hori lehiaketaren egunean aurkeztu beharko da, eta ez da onartuko lehendik ezarritako epetik kanpoko izen-ematerik.
Euskarria, laua eta zuria, ekainaren 3an zigilatuko da, 08:30 eta 10:00ak bitartean, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Jakin beharra dago euskarri horren aldeetako bat ere ezin izango dela izan 50 zentimetro baino laburragoa, ezta 150 zentimetro baino luzeagoa ere, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango duela. Artistek lana egiteko beharrezkoa duten material guztia ekarri beharko dute.
Sariak hauek izango dira: Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €
Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria: 500 €
Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria: 250 €
Manuel Balsa “El Ruso” sari berezia akuarela onenarentzat: 500 €
Haurrentzako sari berezia, marrazteko materiala
Museoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzako sari berezia
Gaian adituak diren pertsonez osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu artelan irabazleak. Gainera, litekeena da aurkeztutako artelanetariko batzuk Berreginen Museoko gela batean ikusgai jartzea.
Erakunde bizkaitarrak parte hartzeko deia egiten die margolaritzarenganako interesa eta grina duten guztiei.
Gozatu pinturaz eta arteaz, hiribilduko txokorik berezienetako batean.
Informazio gehiago izateko, lehiaketaren oinarriak kontsultatu behar dira Bilboko Berreginen Museoaren webgunean. (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus)
OINARRIAK: https://static.bbmuseoak.eus/files/manuel-balsa-oinarriak-bases-23.pdf
LEHIAKETA
- Eguna: larunbata, ekainak 3
- Ordua: 08:30etik 14:00etara
- Harremanetarako tel.: Mirasol kondea 2. 944150231
San Frantzisko 14. 946790255