
Irekita dago Berreginen Museoaren 2023-2024 ikasturteko marrazketa eta pintura ikastaroetan matrikulatzeko epea
Matrikula soilik online egin ahal izango da, Museoaren webgunean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Matrikula irailaren 12tik (10:00etatik aurrera) 17ra (19:00ak arte) bitartean egingo da
Edozein arrazoi dela-eta matrikula etxean online egin ezin duten pertsonei Museoan bertan (San Frantzisko Kalea 14) eskainiko zaie sarbide digitalerako gunea
Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da
Ikasturtean, alor hauetako hainbat trebetasun landuko dira: marrazketa naturala, akuarelak, olio-pintura, bernizak eta akrilikoak
Bilboko Berreginen Museoak aurten ere marrazketa eta pinturako prestakuntza jasotzeko aukera eskainiko du 2023-2024 ikasturteko ikastaroen deialdi berriari esker. 125 plaza egongo dira, 5 taldetan banatuta. Horietan matrikulatzeko epea irailaren 12an hasi (10:00etan) eta 17an amaituko da (19:00etan).
Beste urte batzuetan bezala, eskolak Berreginen Museoaren egoitzan egingo dira, Mirasol Kondearen kaleko 2.ean.
Matrikula soilik online egin ahal izango da, Bilboko Berreginen Museoaren webgunean (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus).
Matrikulazio-sistemaren funtzionamendua
Matrikula egiteko, Bizkaiko erakundearen webgunean sartu beharko da. Matrikulatzeko esteka JARDUERAK atalean egongo da.
Ikasle bakoitzak, matrikula egiteko orduan, hiruhilekoa edo hiruhilekoak eta taldeak aukeratu beharko ditu.
Hiruhilekoei dagokienez, hiruhileko baten, bitan edo hirutan (ikasturte osoa) eman ahalko da izena.
Taldeei dagokienez, erabiltzaileak soilik txanda bat aukeratu ahal izango du eskaintzen diren bosten artetik.
Zerrendak osatzeko, zozketa egingo da txanda bakoitza aukeratu duten pertsonen artean, irailaren 20an.
Matrikula egitean, erabiltzaile bakoitzari matrikularen frogagiria emango zaio. Pertsona bakoitzari zenbaki bat emango zaio haren lehentasunarekin.
Zenbakiak automatikoki sortuko dira.
Matrikula bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko, salbuespenik gabe.
Matrikula irailaren 21etik 26ra formalizatuko da Berreginen Museoan, eta behin betiko zerrendak hil horren 29an argitaratuko dira.
Sarbide digitala Museoan
Eten digitalari aurre egiteko asmoz, eta jarduera ahalik eta inklusiboena izan dadin (izan ere, aurten ere, matrikula online egin daiteke soilik), Museoak sarbide digitalerako gunea jarriko du zentroan erabiltzaileen esku. Oraingoan, hala nahi duten ikasleek matrikula Berreginen Museoaren egoitzan (Mirasol Kondearen kalea 2) egin ahal izango dute, eta ez Museoan bertan, aurreko urteetan egin zen legez.
Horretarako, ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea, 94 679 02 55 edo 94 415 76 73 telefonoetara deituta (Museoaren ordutegiaren barruan). Hitzordua lortu ondoren, eskatzaileak erakundera etorri ahalko dira, eta bertako langileek matrikula egiten lagunduko diete, irailaren 12tik 17rako astean.
Marrazketa eta pintura
Ikasturtean zehar, hainbat trebetasun landuko dituzte arlo hauetan: marrazketa naturala edo akuarelak; era berean, marrazketa tekniken eta materialen alderdiak nahiz sormen-proiektuak landuko dira.
Marrazketa gogoko duten 14 urtetik gorako guztiei irekita daude ikastaroak, bai eta Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan daude banatuta:
Urriaren 3tik abenduaren 22ra
Urtarrilaren 8tik martxoaren 22ra
Apirilaren 9tik ekainaren 21era
Txanda hauek egongo dira:
A TALDEA: astearteak eta ostegunak
10:30etik 12:30era
B TALDEA: astearteak eta ostegunak
16:00etatik 17:50era
C TALDEA: asteazkenak eta ostiralak
10:30etik 12:30era
D TALDEA: asteazkenak eta ostiralak
16:00etatik 17:50era
E TALDEA: astearteak eta asteazkenak
18:10etik 20:00etara
Matrikula 105 eurokoa izango da hiruhileko baterako, 200 eurokoa bi hiruhilekotarako eta 295 eurokoa ikasturte osorako (hiru hiruhileko). Pentsiodunek, erretiratuek, ezinduek, familia ugarietako kideek, langabeek eta ikasleek prezio hauek izango dituzte: 70 euro, 135 euro eta 200 euro, hiruhileko baterako, bitarako eta hiruretarako, hurrenez hurren.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 94 679 02 55 telefono zenbakira, edo bilatu Berreginen Museoaren webgunean egongo den informazioa, bertan egongo baitira jarraibideak eta matrikularen oinarri osoak. Aurten, berritasun gisa, harremanetarako beste telefono zenbaki bat ere egongo da, zalantzak argitzeko: 94 415 76 73 (Museoaren ordutegian, bi telefonoetan).
MATRIKULA: Bilboko Berreginen Museoa
Behin-behineko zerrenda: https://static.bbmuseoak.eus/bilboko-berreginen-museoa/files/cursos/matrikula-baieztatzeko-2023-2024.pdf