Berreginen Museoko “Artelana bere testuinguruan” hitzaldiak aldi baterako “Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras” erakusketa aurkeztuko du ikasturteari hasiera emateko
Bizkaiko erakundeak Egiptoko artean oinarritutako erakusketa hau irekiko du urrian
Hitzaldi ospetsua irailaren 28an (osteguna) egingo da, 18:00etan.
Itziar Martija, erakusketako komisarioa, izango da hitzaldia eskainiko duena
Bertan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da museoaren webgunean doako sarrera eskuratzea: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Bilboko Berreginen Museoak bere jarduera ospetsuenetakoaren bidez emango dio hasiera 2023-2024ko ikasturteari: “Artelana bere testuinguruan”.
Urteak joan, urteak etorri, hitzaldi honek Itziar Martija teknikariaren eskutik eman du museoko bildumako pieza paregabeak edo erakundeko aldi baterako erakusketak ezagutzeko aukera. Oraingo honetan, berritasunez betetako egitarauaz dator udako oporren ostean. Hurrengo hilabeteetan, urrian erakundeak irekiko duen aldi baterako erakusketa berri honen xehetasun guztiak emango ditu jakitera hitzaldiak: Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras.
Antzinako Egiptoren inguruko alderdi anitzeko ikuspegitik, erakusketa honek Euskal Museoko eta Berreginen Museoko bildumak uztartu nahi ditu, Niloko zibilizazioa antzinako Greziarekin lotzen duen ildo nagusiaren bidez.
Isis jainkosa den-denaren muina izango da, eta, berreginak ez ezik, Euskal Museoko bildumakoak diren pieza egiptoar originalak ere egongo dira erakusgai.
Museoak urrian egingo duen aurkezpenean erakusketaren xehetasunen berri emango den arren, hilabete honetako “Artelana bere testuinguruan” hitzaldiak data horri aurrea hartzeko aukera eskainiko die aldi baterako erakusketa berrian barruratzeko irrikaz dauden guztiei.
Hartara, museoak ikasturte honetan ere aukera abangoardistak eskaini nahi dituenez, hurbileko kulturan oinarritutako jarduerak nabarmenduko dira bere egitarau zabalean.
Hilabete honetako “Artelana bere testuinguruan” hitzaldiaren izenburua Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras izango da, agerikoa denez, eta, besteak beste, erakusketa berrian zer pieza ikusi ahal izango diren emango du jakitera.
Gai horiek eta Berreginen Museoko 2023-2024ko programazioko berritasun guztiekin zerikusia duten beste gai batzuk hizpide izango dira irail honetako hitzaldian. Hitzordua irailaren 28ko 18:00etan izango da, museoan bertan. Horrez gain, ikasturteko lehenengo hitzaldia izango denez, Itziar Martija arduradunak ongietorria emango die ikus-entzuleei, eta urteko gainerako hitzaldien berri ere emango du bertan. Sarrera doakoa izango da, eta, parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Berreginen Museoaren webgunean bertan aurretiazko sarrera lortzea: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Berriro ere, Bizkaiko erakundeak museoan urte gehien dituen jardueraren aldeko apustua egin du. Izan ere, 14 urte baino gehiago daramatza erakundeko bilduma eta era bateko zein besteko erakusketak hilean behin hurbiletik aztertzen. Hori dela eta, hiriko erreferente kulturaletako bat da gaur egun.
Berreginen Museoa 2006ko azaroan ireki zuten berriro gaur egun Mariaren Bihotzaren antzinako elizan daukan egoitzan, eta Bizkaiko hiriburuko antzinakoenetakoa da. Orain dela 80 urte sortu zuten, eta bere generoko onenetakoa da, erakusgai dituen berreginen hautaketagatik eta kalitateagatik.
“Artelana bere testuinguruan” hitzaldiak ez du inoiz huts egiten, eta ikuspegi aparta eskaintzen du Berreginen Museoko bildumari buruz.