
Bilboko Berreginen Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du, Kemen Graren kontzertuaren bidez
Euskal ganbera-abesbatzak urriaren 14ko 12:30ean abestuko du Bizkaiko erakundean
Emakumeek Sortua aurkeztuko du, emakumeek idatzitako konposizioetan oinarritutako euskarazko errezitaldia, alegia
Sarrera doakoa izango da, eta aurretiaz eman beharko da izena 94 415 02 31 telefonoan
Bizkaiko Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiek urrian 150 kultura- jarduera eskainiko dituzte 70 udalerritan
“Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" leloarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu du Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian, urrian ospatuko den kultura programazioa.
Jarduera gehienak doakoak izango dira, eta Ondarearen Jardunaldien katalogoan zehaztuko dira. Gainera, agenda kontsultatu eta erreserbak egin daitezke online, www.ondareabizkaia.eus webgunean.
Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. Edizioan 150 kultura jarduera baino gehiago eskainiko dira lurraldeko 70 udalerritan. Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Leixuri Arrizabalagak, ehun erakunde baino gehiagotako hainbat ordezkarirekin batera, Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. edizioa aurkeztu du, Bizkaian oso garrantzitsua den eta azken edizioetan Bizkaiaren izen ona sendotu duen ekimena.
Edizio honen helburu nagusia da ohiturei, ahozko adierazpenei, usteei, jaiei, sukaldaritza arteei, errituei, ogibideei, artisautza teknikei, dantzei, musikari eta jolasei lotutako kultura ondarearen balioa azpimarratzea, lurraldearen nortasunaren parte baitira, eta bizirik iraun dezaten, zaindu eta babestu egin behar baitira.
Leixuri Arrizabalaga diputatuak nabarmendu duenez, jardunaldi hauek aukera paregabea eskainiko dute Bizkaiak duen ondare kulturalaren parte diren adierazpen kultural ugari eta baliotsuez gozatzeko, zabaltzeko eta birsortzeko. Arrizabalagak adierazi duenez, "ospakizuna aukera bikaina da Bizkaiko kultur ondare ez-material aberatsa nabarmentzeko eta zaintzeko".
Diputatuak, gainera, antolatzaileen lana goraipatu du, eta azaldu du "jardunaldiak Bizkaian, Europa mailan erreferente dira eta hori antolatzaileen aniztasuna, ugaritasuna eta inplikazioa programaren ezaugarrietariko bat dalako da. Antolatzaileak programaren oinarria direla esan beharra dago, eurek asmatu eta antolatzen dabe programa Aldundiren gidaritzapean.
Jarduera gehienak doakoak izango dira, eta Ondarearen Jardunaldien katalogoan zehaztuko dira. Gainera, agenda kontsultatu eta erreserbak egin daitezke online, www.ondareabizkaia.eus webgunean.
Hainbat ekitaldi eta jarduera
257 ekitaldiren bitartez 152 proposamen eskainiko dira, eta hala, edizio honek, adin eta interes guztientzako hainbat jarduera izango ditu. Hitzaldiak, solasaldiak, erakusketak, ogibide tradizionalen erakustaldiak, bisita gidatuak, ibilbideak, antzezpenak, tailerrak, dastatzeak eta kontzertuak: laburbilduz, urrian gozatzeko hainbat eta hainbat jarduera.
Bizkaiko kultura ondarea “bizirik” mantentzeko helburuarekin, hedapen jardunaldi hauen antolatzaileak dira besteak beste udalak, museoak, turismo bulegoak, interpretazio zentroak, kultura eta gizarte elkarteak, hezkuntza erakundeak eta partikularrak.
Bilboko Berreginen Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du, Kemen Graren kontzertuaren bidez
Emakumeek sortua:
2019an, Kemen Gra euskal ganbera-abesbatza moduan aurkeztu zen Berreginen Museoan, eta helburu argia zeukan: euskaraz idatzitako euskal autoreen lanak abestea, gure kultura eta gure hizkuntza zabaltzeko asmoz.
Bide horretatik, 2022ko ekainean, Emakumeek sortua programa jarri zuen abian, hau da, emakumeek idatzitako konposizioetan oinarritutako errezitaldia, 6 euskal emakume musikagileren lan argitaragabeez gozatzeko aukera eskaini nahian.
Ondarearen Europako Jardunaldiak direla-eta, Bizkaiko erakundera itzuliko da, abesbatzaren muinaren adierazgarri den kontzertu hau eskaintzeko. Errezitaldiak gure ondare bereizgarri immateriala den hizkuntza nabarmentzen du, eta, horrez gain, emakumeen sorkuntza-lan horiek osatzen duten beste ondare hori ere ateratzen du argitara.
Lekua: Berreginen Museoa
Eguna eta ordua: urriak 14 / 12:30
Informazioa eta erreserbak: 94 415 02 31 (jende-kopurua bete arte)
Prezioa: dohainik