2024ko Martxoak 28
bilbao basque FEST 2024: Kontzertu poetikoa Berreginen Museoan
Martxoak 28
Bilbao basque FEST:
euskal kulturaren hitzordu handia
Bost egun Bilborekin eta euskal kulturarekin maitemintzeko. Aste Santu honetan Bilbao basque FEST
iritsiko da Bilbora, adin eta gustu guztientzako 200 jarduera baino gehiagorekin. Martxoaren 27tik 31ra,
jaialdiak 156 artista bilduko ditu kontzertuetan, dantzetan, bakarrizketetan eta kaleko ikuskizunetan, eta
erromerietan, kirol tradizionaleko erakustaldietan, dastatzeetan eta tailerretan gozatzera eta parte hartzera
gonbidatuko du publikoa, gure lurraldeko produktu onenekin.
2024ko edizioak euskarri berri bat estreinatuko du bere egitaraua zabaltzeko: QR kodea inprimatuta
duen txapa bat, ekitaldiari buruzko informazio guztia eta jaialdiaren egunez eguneko agenda zuzenean
eskuratu ahal izateko. Ekimenak jasangarritasunaren aldeko apustua egiten du, materialen erabilera
zentzuzkoagoa eginez eta gaur egungo joera digitaletara moldatuz, horietan gailu mugikorrak baitira
nagusi. Gainera, beharrezkoa denean programa berehala eguneratzen dela bermatzeko modu bat da.
Sei dira ohiko gaiak: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport. Baina, aurtengo jaialdian
emakumezkoen talentua eta sortu berri diren taldeak izango dira ardatz nagusiak, eta horiei ohiko
proposamenak gehituko zaizkie: kalejirak, dantzaldiak, “anfitrioien” ibilbide antzeztuak, Itsasertzeko
itsasaldiak Mirentxurekin eta Begotxurekin…
Haurren programazioa ere indartu egin da aurtengo Bilbao basque FESTen. Casilda Iturrizar parkean
zirku-tailerrak eta antzerki-saioak egingo dira egunero; Zabalgune eraikinean, berriz, hainbat
magia-ikuskizun egingo dira. Haurrek ere bisita berezia izango dute: Gargantua ezagun eta dibertigarriarena,
Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean.
Bisitariak erakartzeko poloa
Hiriko ekitaldi honek Hiribilduaren dinamizazioa sustatzen du jaiegunetan, eta turistak eta bertakoak
erakartzen ditu bere eskaintza bereziarekin. Proiektu estrategiko honek jarduera sortu eta Bilboko merkataritza
babesten du, baita “hurbileko” merkatua ere, bere Gourmet Txokoan, euskal gastronomia bikainari
eta eskualde turistikoetako produktu erakargarriei balioa emateko gunea.
Euskal kulturaren jaialdirik handiena ez litzateke gauza bera izango zu gabe. Zain izango gaituzu!
bilbao basque FEST 2024: Kontzertu poetikoa Berreginen Museoan
“Huesos” Manu Gaigne eta Puy Barralen proiektua da. Poesiaren eta musikaren arteko elkarrizketa bat da,
egunerokotasunari buruzko hausnarketa egiten duena. Kontzertu original hau Berreginen Museoan izango da,
eta perkusioak eta ahotsak ustekabean aldatuko dituzte erritmoak, publikoa hitz-jokoekin harritzeko.
“Huesos”, Manu Gaigne eta Puy Barralekin
Kokapena: Berreginen Museoa
Datak eta ordutegiak: Martxoak 28, osteguna, 12:00etan
* Doako jarduera. Ez da beharrezkoa aldez aurretik inskribatzea