Bilboko Berreginen Museoak hartuko du Gheada Estudioko “Zapaburu”: gune multisentsorial bihurtutako haurrentzako museoa
Bizkaiko erakunde horren ataria da instalazio artistiko horretarako aukeratu den lekua eta BBKren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du
Esperientzia-proiektu horretan Ruth Juan eta Raisa Álava ilustratzaileek parte hartzen dute, eta 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat pentsatua dago
Haurrek artisten proposamenekin harremana sortu ahalko dute: bertan sartu, ukitu, etzan eta igo daitezke.
Jarduera elkarren segidako bi asteburutan egingo da: 2024ko apirilaren 5etik 7ra (3 eta 6 urte bitartekoentzat) eta 2024ko apirilaren 12tik 14ra (0 eta 3 urte bitartekoentzat).
Gheada Estudio artistikoa Bilboko Berreginen Museora iritsi da Bizkaiko hiriburuan bakarra den proiektu batekin, Eusko Jaurlaritzaren eta BBK Fundazioaren laguntzarekin. “Zapaburu” du izena eta bere zigilua duen 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako gune multisentsorial bat da. Proiektu horretan Ruth Juan eta Raisa Álava ilustratzaileek parte hartzen dute eta Museoko ataria eraldatzea du helburu, haurrek artisten proposamenekin elkarreragiteko aukera izango duten leku bat sortuz: bertan sartu, ukitu, etzan eta igo ahalko dira.
Esperientziarako instalazio artistiko horren helburu nagusia haurren eta artelanen arteko interakzioa sortzea da, ohikoa ez den modu batean. Oraingoan, ez da soilik artelana erakutsiko, baizik eta haurrak, bakarrik edo beren zaintzaileekin, artelanarekin esperimentatu, artelana ukitu edo artelanaren parte izan daitezke.
Horrela, “Zapaburu” familientzako kalitatezkoak diren kultura- eta aisialdi-alternatibak proposatzeko aukera gisa sortzen da. Haurrak artearen gozamenean inplikatzea funtsezko elementua da etorkizuneko arte- eta kultura-kontsumitzaileak sortzeko.
Haurtxoek esplorazioa bultzatzen duen ingurune bat izango dute eskuragarri. Hainbat animalia erabili ahalko dituzte beraien barruan sartzeko edo beraiekin korri egin edo herrestan ibiltzeko. Animalia horien artean, sugearengana hurreratu ahalko dira, bere gainetik lau oinean ibili daitezkeen eskultura biguna baita. Beste eskultura batzuek esertzera, etzatera edo begiratzera gonbidatzen dituzte, hala nola animaliez egindako mugikor zinetiko bat, edo haurrak etzan ahalko diren hainbat ehunezko pieza.
Helduenek (3-6 urte) egitura modular bat erabili ahalko dute, beren mugimendu-beharretara hobeto egokitzen dena. Fatxada magnetikoan, Raisa Álavak margotutako imana duten egurrezko piezekin jolastu ahalko dira. Etxola barrura sartzen direnean artistaren ilustrazioak eta joko optikoak aurkituko dituzte. Tunel puzgarri batetik irristatu ahalko dira argi-jokoz beteriko oihal-etxola bateraino. Bertan beraiek izango dira artistak.
Honako hauek dira museo txiki horren parte izango diren piezetako batzuk:
Museoan, Raisa Álavaren instalazioarekin hasiko da proiektua. Instalazioa 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat da, eta apirilaren 5etik 7ra bitartean egongo da erabilgarri. Horren ondoren, Ruth Juanen instalazioa egongo da, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat. Instalazio hori apirilaren 12tik 14ra bitartean egongo da erabilgarri. Sarrera doakoa da eta Bilboko Berreginen Museoko webgunean erreserba daiteke: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
ZAPABURU PROIEKTU MULTISENTSORIALAREN HELBURUAK:
Honako hauek dira proiektuaren helburuak:
• Haurtzaroko interes artistikoak lantzea.
• Haurren sormena bultzatzea.
• Publiko berrien interesa eta ohitura sustatzea kontsumo artistikoan.
• Tokiko sorkuntza artistikoa indartzea.
SORKUNTZA PROZESUA
Gheada Estudio artistikoa Ruth Juan eta Raisa Álava ilustratzaileengana jo zuen lankidetza proiektu bat proposatzeko asmoz. Artistek beren diseinuak aurkezten joan dira. Lan horiek eboluzionatuz joan dira gaur egungo instalazioak izatera heldu diren arte.
Diseinu-prozesuaren hasierako zatian sormenerako bi saio egin dira Bilboko eskolekin: Mujika Eskola eta Bilboko Kontxa Eskola. Saio horietan haurrek hainbat dinamika egin zituzten. Dinamika horietan eredu ezberdinak probatu zituzten, gaur egungo instalazioen parte direnak eta haurrentzako museo honetan ikusi ahalko direnak.
Bertako artisauek hartu dute parte artelanen ekoizpenean.
ANTZEKO ESPERIENTZIAK
Proiektuak antzeko beste esperientzia artistiko batzuk ditu oinarri: AEBetako haurrentzako museoak (The New Children’s Museum) edota Liejako (Belgika) Jungle Festibalaren Play Grounden berrinterpretazio artistikoak.
“Zapaburu” Eusko Jaurlaritzak (Kultura Saila) eta BBK fundazioak diruz lagundutako proiektu bat da, eta Bilboko Berreginen Museoarekin lankidetzan egin da. Hiru erakunde horiek proiektu honetan dihardute elkarlanean, helburu komun batekin: kultura sustatzea.
ZAPABURUREN ORDUTEGIAK *saio bakoitzaren iraupena: 45 min.
Raisa Álava (3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat)
Apirilaren 5etik 7ra
- Ostirala, apirilaren 5a
16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45
- Larunbata, apirilaren 6a
10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45
16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45
- Igandea, apirilaren 7a
10:30-11:45; 11:15-12:00; 12:00-12:45; 12:45-13:30
Ruth Juan (0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat)
Apirilaren 12tik 14ra bitartean
- Ostirala, apirilaren 12a
16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45
- Larunbata, apirilaren 13a
10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45
16:00 / 16:45 / 17:30 / 18:45
- Igandea, apirilaren 14a
10:30 / 11:15 / 12:00 / 12:45
Sarrera haurrarentzat bakarrik da beharrezkoa. Helduak, jardueran adingabeari lagundu behar dion arren, ez du sarrerarik behar. Laguntzaile bakarra izango da posible haur bakoitzeko