Bilboko Berreginen Museoak 2024-2025 aldirako marrazketa eta pintura ikastaroetan izena emateko epea ireki du
Matrikula bakarrik egin daiteke online Museoaren webean: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
Matrikula irailaren 11tik (10:00etatik aurrera) 17ra (19:00ak arte) egingo da
Edozein arrazoirengatik etxetik matrikula online egitea ezinezkoa zaien pertsonei sarbide digitaleko puntu bat emango zaie Museoan bertan (San Frantzisko kalea 14)
Pertsona bakoitzak matrikula bakarra egin ahal izango du
Ikastaroan zehar landuko diren trebeziak, batez ere, marrazketa naturala, akuarelak, olioa eta bernizak eta akrilikoak izango dira
Bilboko Berreginen Museoak marrazketan eta pinturan trebatzeko aukera eskainiko du aurten ere, 2024-2025 ikasturterako deialdi berriarekin. Bost taldetan banatuta eskaintzen diren 125 plazetarako matrikula epea datorren irailaren 11n irekiko da (10:00etatik aurrera) eta irailaren 17an (19:00etan) amaituko. Matrikula erakunde bizkaitar honen webgunearen bitartez egin behar da (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus ).
Beste batzuetan bezala eskolak Berreginen Museoaren egoitzan eskainiko dira, Mirasol kondearen kaleko 2. zenbakian.
Matrikula online bakarrik egin ahal izango da, web orriaren bidez.
Matrikula-sistemaren funtzionamendua
Matrikula egiteko, Bizkaiko erakundearen webgunera sartu beharko da. Horretarako esteka JARDUERAK atalean dago.
Ikasle bakoitzak, matrikula egitean, hiruhilekoa edo hiruhilekoak eta taldea aukeratu beharko ditu.
Hiruhilekoen kasuan, aukera egongo da hiruhileko bat, bi edo hirutan (ikasturte osoa) matrikulatzeko.
Taldeen kasuan pertsona horrek eskainitako bost txandetatik bakarra aukeratu ahal izango du.
Zerrendak irailaren 19an egingo dira, zozketa bidez, txanda bakoitza aukeratu duten pertsonen artean.
Matrikula egitean erabiltzaile bakoitzari matrikularen frogagiria emango zaio. Pertsona bakoitzari zenbaki bat emango zaio, bere lehentasunarekin.
Esleitutako zenbakiak automatikoki sortuko dira.
Pertsona bakoitzeko matrikula bakarra onartuko da, salbuespenik gabe.
Matrikulak irailaren 23tik 26ra bitartean formalizatu ahal izango dira Berreginen Museoan, eta behin betiko zerrendak hil bereko 30ean argitaratuko dira.
Sarbide digitala Museoan
Eten digitala gainditzeko eta jarduera ahalik eta inklusiboena izan dadin, kasu honetan ere berriz matrikula online bakarrik egin ahal izango baita, Museoak sarbide digitaleko puntu bat jarriko du erabiltzaileen eskura. Oraingo honetan nahi duten ikasleek Berreginen Museoaren egoitzan (Mirasol kondearen kalea 2) izango dute matrikula egiteko aukera, eta ez Museoan bertan, aurreko kasuetan bezala.
Horretarako ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea 94 679 02 55 edo 94 415 76 73 telefonoetan (Museoaren ordutegian). Behin hitzordu hori lortuta eskatzaileak erakundera hurbildu ahal izango dira, bertako langileek matrikula egiten lagun diezaieten, irailaren 11tik 17ra bitarteko astean.
Marrazketa eta pintura
Ikastaroan zehar marrazketa naturalean edo akuareletan oinarritutako trebetasunak garatuko dira, eta marrazketako eta sormen-proiektuetako teknikak eta materialak bezalako alderdiak jorratuko dira.
Ikastaroak 16 urtetik gorako edozein marrazki-zaleri zuzenduta daude, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan banatzen dira:
Urriaren 1etik abenduaren 20ra.
Urtarrilaren 7tik martxoaren 21era.
Martxoaren 25etik ekainaren 20ra (oporrak daude apirilaren 7tik 18ra)
Txanda hauek ezarriko dira:
A TALDEA: astearte eta ostegunetan
10:30etik 12:30era
B TALDEA: astearte eta ostegunetan
16:00etatik 17:50era
C TALDEA: asteazken eta ostiraletan
10:30etik 12:30era
D TALDEA: asteazken eta ostiraletan
16:00etatik 17:50era
E TALDEA: astearte eta asteazkenetan
18:10etik 20:00etara
Matrikularen prezioa 110 eurokoa da hiruhileko baterako, 205 eurokoa bi hiruhilekorako eta 300 eurokoa hiru hiruhileko ikasturte osorako. Pentsiodunen, erretiratuen, dibertsitate funtzionala duten pertsonen, familia ugarien, langabezian dauden pertsonen eta ikasleen kasuan prezioa 75 eurokoa, 140 eurokoa eta 205 eurokoa da hiruhileko baterako, birako eta hirurako, hurrenez hurren.
Zalantzarik izanez gero, azalpenak emango dira 946790255 telefonoan eta Berreginen Museoaren webgunean. Bertan argibideak eta matrikulazio-oinarri osoak jasoko dira. Aurten, berrikuntza moduan harremanetarako beste zenbaki bat gehitu da zalantzak argitzeko: 94 415 76 73 (bi telefono-zenbakien kasuan Museoaren ordutegian).
OINARRIAK: https://static.bbmuseoak.eus/bilboko-berreginen-museoa/files/cursos/bases-oinarriak-24-25.pdf
Behin betiko zerrendak:
https://static.bbmuseoak.eus/bilboko-berreginen-museoa/files/cursos/a-taldea-behin-betikoa.pdf
https://static.bbmuseoak.eus/bilboko-berreginen-museoa/files/cursos/b-taldea-behin-betikoa.pdf
https://static.bbmuseoak.eus/bilboko-berreginen-museoa/files/cursos/c-taldea-behin-betikoa.pdf
https://static.bbmuseoak.eus/bilboko-berreginen-museoa/files/cursos/d-taldea-behin-betikoa.pdf
https://static.bbmuseoak.eus/bilboko-berreginen-museoa/files/cursos/e-taldea-behin-betikoa.pdf