Bilboko Berreginen Museoak Gabonetako tailerra antolatu du eta haurrei gonbita luzatzen die naturan bidaia bat eginez jolastu eta ikasteko
Jarduerak “Ama lurra” du izenburu eta abenduaren 26an eta 27an izango da, 10:00etatik 13:30era
Euskarazko tailerra da eta erakundearen aldi baterako erakusketa berrian dago oinarrituta: AMA, zeinak amatasuna baitu hizpide
Sei eta hamar urte bitarteko haurrentzat pentsatua dago. Prezioa bost eurokoa da eguneko, eta izena emateko 94 415 02 31 zenbakira deitu behar da
Bilboko Artelan Berreginen Museoak Gabonetako tailerrean parte hartzeko eta naturan barrena bidaia bat egiteko proposamena luzatzen die haurrei. “Ama lurra” izenburua duen jarduera hori erakunde bizkaitarraren aldi baterako erakusketa berrian dago oinarrituta: AMA. Artearen bidez amatasunaz hitz egiten duen erakusketa da, eta Berreginen Museoaren, Jose Pablo Arriaga euskal artistaren eta Bilboko Euskal Museoaren lanak biltzen ditu.
Tailerra 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago, museoan bisitaldi txiki bat egin eta, aldi berean, naturarekin zerikusia duten gaiekin jolastuz ikasi nahi dutenentzat. Gabonetako jarduera hori euskara hutsean eskainiko da 2024ko abenduaren 26an eta 27an, 10:00etatik 13:30era.
Gabon hauetan, museoko tailerrek Ama Lurra izango dute protagonista. Haren askotariko izenak eta istorio batzuk ezagutzeko aukera izango da. Ama Lurraren materialak erabiliz haurek sormena askatuko dute, eta hark babestutako naturaren zati bat eramango dute etxera.
Haurrak beren adinari egokitutako bisita gidatu batekin sartu ahal izango dira AMA aldi baterako erakusketan eta, oro har, Museo osoan. Ibilbidea egin ostean, eskaiola, hosto, lore eta antzeko materialekin hainbat objektu sortuko dituzte.
Aparteko jarduerak direnez, ez da beharrezkoa bi egunetan parte hartzea, nahiz eta esperientzia osoa egitea gomendatzen den. Ume eta egun bakoitzeko sarrera bost eurokoa da eta izena emateko 94 415 02 31 zenbakira deitu behar da. (Umeek soilik eman behar dute izena, ahaide helduen presentzia ez delako beharrezkoa izango).
“Ama lurra” tailerraren bi egunetako jarduerak honela antolatuko dira:
Abenduak 26: Mari eta Gaia
Hilaren 26ko jardueraren izenburua “Mari eta Gaia” izango da eta museoaz gain Bizkaiko maketa ere ikusiko dugu Aztarnategian.
Tailer honetan eskaiolazko koadro batzuk egingo dira, hostoak eta loreak erabiliz.
Abenduak 27: Lurraren taupadak
Hilaren 27ko jardueraren izenburua “Lurraren taupadak” izango da eta Demeter izango du oinarri.
Tailer honetan terrarium bat egingo dugu (AMA erakusketa berriaren sarrerako beira-arasean dagoenaren antzekoa) kristalezko bote batean.
INFORMAZIOA
Abenduak 26 eta 27
Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14)
Adina: 6 - 10
Ordutegia: 10:00 – 13:30
Prezioa: 5,00 €/eguna
Informazioa eta erreserbak: 944 150 231