Bilbo Zaharreko azoka: ate irekien jardunaldia San Frantziskoko aztarnategian
Abenduaren 14an, larunbata, ohiko San Fran Arrastoa ospatuko da Mariaren Bihotza Plazan
San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen Elkarteak sustatutako ekimen horren helburua auzoko merkataritza-, ostalaritza-, kultura- eta gizarte-bizitza bultzatzea da, baita ingurua berriz deskubritzea ere, aldarte positibo eta irekiarekin.
Bestalde, Bilboko Berreginen Museoak ate irekien jardunaldia egingo du San Frantziskoko aztarnategian. Sarrera doakoa da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.
Berriz ere, Bilbo Zaharreko azoka klasiko eta ospetsua egingo da Mariaren Bihotza plazan. San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen Elkarteak sustatzen du ekimena, Bilbao Ekintzaren babesaz eta BilbaoHistorikoren laguntzaz. Hitzordua abenduaren 16an, larunbatean, izango da. Helburua auzo horietan ostalaritza eta merkataritza bultzatzea da, eta jendeari hurbildu eta Goi Auzoak ezagutzeko dei egitea. Hala, Azoka tresna egokia izango da kulturen eta auzokideen arteko bizikidetza sustatzeko, eta, gainera, auzo historikoak merkataritzaren eta ostalaritzaren ikuspegitik dinamizatzeko gune bilakatuko da. Azken batean, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoen beste erakargune bat izatea da asmoa, eta herritarrei hainbeste historia eta xarma duen inguru hau berriz deskubritzera deitu eta bultzatzea.
Hala, aurrekoetan bezala, etortzen direnek aukera edukiko dute giro alai, bohemio eta kulturazaleaz gozatzeko, eta Azoka izango da horren ardatz nagusia. Plazan jarritako 50 saltokietan barna gozatzeko eta deskubritzeko gunea: diskoak, bigarren eskuko arropak, bitxiak, artelanak, antzinako gauzak, jostailuak…
Mota guztietako arte- eta artisautza-proposamenekiko, bigarren eskuko gauzekiko interesa duten pertsonentzako toki egokia, azoka txiki hori aire libreko bazar bihurtuko duena.
SAN FRANTZISKOKO AZTARNATEGIRA SARTZEKO ATE IREKIAK
Bilboko Berreginen Museoak ere alea jarriko du ekitaldi horretan. Izan ere, San Frantziskoko aztarnategira sartzeko (sarbidea: Mirasol Kondea 2) ate irekien jardunaldi bat antolatu du. Aztarnategia 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, interesa duten guztientzat.
Hiriko gune berezi horretara sartzea doakoa izango da, eta ez da aldez aurretik izena eman behar.
Hitzordua abenduaren 14an, larunbatean, izango da.
Azokarekin batera, gainera, Mariaren Bihotza plazaren inguruko eta auzoko gainontzeko establezimenduen eskaintza gastronomiko eta komertziala egongo da.
Aukera ezin hobea, inguru horretara joan eta egun desberdin batez gozatzeko.