Museoa

Kultur historiaren erreferente 30eko hamarkadatik

Historia


Historia

Bizkiako hiriburuko museorik antzinenetakoa da Bilboko Berregin Artistikoen Museoa. 1927an Manuel Ramirez Escudero jaunak hura sortzeko mozioa aurkeztu eta bost urte gorabeheratsuren ondoren sortu zen erakundearen lehen Patronatu Batzordea, erdibana Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak osatua.

Une hartan Museoak oraindik ez zuen bildumarik, eta gutxi-gutxika bilduma batzen joan zen Berreginen Museo Nazionalaren katalogoaz baliatuta. Patronatu Batzordea Europako museo garrantzitsuenen erreprodukzio tailerrekin harremanetan jarri zen, haiei erosteko gaur egun denik eta bildumarik onenetako bat.

Bilboko Berreginen Museoak egitura bera mantendu zuen sortzetik eta 2013ra arte, non Bilbao Bizkaia Museoak S.L.-ren parte izatera igaro zen. Erakunde berri hark bateratu zituen Berreginen Museoaren eta Euskal Museoaren kudeaketa, ekipamendu kultural biak antzeko ezaugarriak zituzten eta.

Gehiago jakiteko →

Museoaren egoitzak

Egoitzak


Egoitzak

Bere historian zehar, Museoak hiru egoitza ezberdin izan ditu, guztiak aurretik beste erabilera bat izan zuten eraikinak eta gero Museo bihurtu izan direnak: Berastegiko Eskola, San Frantziskoko Eskola eta Mariaren Bihotzaren eliza.

1930etik 1955era, Berastegiko Eskola zaharrean hartu zuen egoitza Museoak. Manuel Maria Smith Ibarra jaunak ordaindu zituen eraikinaren lehen egokitzapena eta apaintze lanak, jendearentzat ateak ireki baino lehen. Instituzio berriaren dekorazioak Leongo San Isidororen margo ospetsuak hartu zituen oinarri.

Baina instalazioak txiki gelditu ziren laster, eta 1950 eta 1951.ean eraberritze eta handitze lanak egin zituzten erakusgunea egokitzeko. Sarbide berria ireki zen Kolon Larreategi kalean, areto bat egokitu zen liburutegirako eta batzordearen biltzar-aretorako, eta apain-mahai berri bat erosi zuten erakunderako.

Hala eta guztiz ere, Museoak ez zuen denbora askoz gehiago egingo sortzezko kokapenean. 1955ean, Justizia Ministerioak eraikina suntsitzea erabaki zuen, bere lekuan epaitegia altxatzeko. Halako presaz hasi zituzten lanak, non eraisten hasi baitziren Museoarentzat egoitza berri bat aukeratu baino lehen ere.

Urte berean, 1955ean, San Frantzisko kalera aldatu zen Museoa azkenean. Hain zuzen ere, auzoko Eskola zaharretara, Mirasol kondearen kalean. Hasiera batean behin-behinekoa zen egoitza hura azkenean egoitza egonkorra suertatu zen 2006. urtera arte.

Orduan, udal arkitektoak, Hilario Imaz jaunak burutu zuen egokitzapena. Aldaketa egin zen unetik, Museoak hezetasun eta itogin arazo konponezinak zituen, eta gainera, Berastegin zuen erakustokiaren zabaleraren erdia zuen han. Dena dela, azkenean hezetasun arazoek behartuta, 2000. urtean Bilduma behin-behineko biltegi batera eraman zuten, egoitza berri bat bilatu bitartean.

2006. urtean, azkenik, Bilboko Berreginen Museoak ateak berriz ireki zituen Mariaren Bihotzaren eliza zaharrean, eta bertan iraun du gaur egunera arte.

Gehiago jakiteko →

Lagundu, izan Museoko kide

Museoaren Lagunak

Berreginen Museoaren eta Euskal Museoaren Lagunak

Animatu! Egin Lagunen taldeko kide eta gozatu bi museook eskaintzen dizkizuten jarduera guztiez eta pribilegio bereziez.

Egin zaitez Lagun
Museoaren Lagunen txartela

Aldundiak eta Udalak babestutako erakundea

Patronoak


Bizkaiko Foru Aldundia Bilboko Udala

1927an sortu zen ezkero, Berreginen Museoa sustatzen duten bi erakundeetako kideek osatutako patronato baten esku egon da: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala. 2014an instituzioaren forma juridikoa aldatu egin zen eta Bilbao Bizkaia Museoak S.L. erakundearen menpe geratu zen: Euskal Museoak eta Berreginen Museoak osatutako erakundea, baina, era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak partaidetutakoa,

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak bi urterik behin txandaka hartzen dute Bilbao Bizkaia Museoak S.L. erakundea kudeatzen duen Administrazio Kontseiluaren presidentetza.