2017/02/01
Izan duen arrakasta kontuan hartuta, Berreginen Museoak `Gizateriaren Plastihistoria´ erakusketa luzatu du
Erakusketa 2017ko otsailaren 24ra arte egongo da zabalik
`Gizateriaren Plastihistoria´ erakusketak, zeinaren bitartez plastilinaz irudikatzen baitira historiako unerik garrantzitsuenetako batzuk, ez du, oraingoz, Bilboko Berreginen Museoa utziko. Azken hilabeteotan, jende asko etorri da Bilboko erakunde honetara, benetako artelan hauekin gozatzera. Hori dela-eta, Museoak erabaki du erakusketa 2017ko otsailaren 24ra arte luzatzea.