Berreginen Museoak 2016-2017 hirugarren hiruhilerako marrazketa eta pintura ikastaroetarako matrikula-epea ireki du
Eskaintzen diren 125 plazetarako matrikulak martxoaren 7tik 10era bitartean formalizatu daitezke, (berrizteta), eta martxoaren 14tik 24ra (matrikula berriak)
Bilboko Berreginen Museoak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak, marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere, 2016-2017 ikasturteko ikastaroen deialdiarekin.
Ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatuko dira; era berean, beste hainbat alderdi ere landuko dira: marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte-eskolak) sarrera-probak prestatzea, eta abar.
Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bereizten dira:
Martxoaren 28tik ekainaren 3ra bitartean
Klaseek bi orduko iraupena dute, eta honako txandak ezarriko dira:
Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era / Asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era
Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era / Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era
Astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara
Matrikularen prezioa 95 eurokoa da hiruhileko.
Pentsiodun, erretiratu, minusbaliotasun duen pertsona, familia ugariko kide, langabe eta ikasleentzat 65, 130 eta 195 eurokoa izango da, hiruhileko bat, bi edo hirurako, hurrenez hurren.
Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko 14, Bilbo) bete ahal izango dira.
BILBOKO BERREGINEN MUSEOA
San Frantzisko 14
Telefonoa: 94 6790255
www.museoreproduccionesbilbao.org
Matrikulen ordutegia:asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.