San Balendin eguneko talde-hitzordua, Berreginen Museoan
Bilboko erakunde honek bisita bat antolatu du, egun erromantiko honetaz modu desberdinean gozatu ahal izateko
Otsailaren 14a Bilboko Berreginen Museoan ospatzeko asmoz, bisita berezia antolatu zen, eta bertaratutako pertsonek maitasun mota guztien berri izan zuten; zehatzago esanda, Bilboko erakunde honetan gordeta dauden obra klasikoen artean nabarmentzen diren maitasun moten berri. Izan ere, egun horretan ez da soilik bikote-maitasuna ospatzen: hortxe daude, era berean, guraso eta seme-alaben artekoa, lagunen artekoa, edo artistek euren lanabes diren materialekiko sentitzen duten maitasuna, besteak beste. Gauzak horrela, Zeus, Sileno, Dioniso edo Michelangeloren Moises izan ziren taldekako hitzordu erromantiko honetako protagonistetako batzuk. Modu desberdinetan sentitzeko, ukitzeko edo maitatzen ikasteko aukera izan zen; izan ere, bisitaren arduradunak, Itziar Martijak, sorpresak prestatu zituen, parte-hartzaileek oso modu berezian ospatu zezaten San Balendin eguna. Une erromantikoak ere egon ziren; esate baterako, Daviden begi-niniak bihotz-formakoak zirela ikusi zuten, eta Museoko protagonistetako batzuek filmetako moduko maitasunak bizi izan zituztela ere jakin zuten bisitariek. Maitasuna alde guztietan dagoelako, San Balendin zoriontsua!