San Frantziskoko antzinako komentuko aztarnategiak The Sunday Market Bilbaoren beste edizio bat hartuko du irailaren 22an eta 23an
<p >Lekua Berreginen Museoak kudeatzen du, eta San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan dago. Bertan, <em>Food Truck</em> delakoez gozatzeko aukera ere egongo da
Sarreraren prezioa euro 1ekoa izango da, eta bertaratzen direnek historiaren inguruko 2.000 metro karratu baino gehiago izango dituzte gozatzeko, modari, janariari, zainketa pertsonalari edota artisautzari eskainitako erakusmahai zainduetan
The Sunday Market azokaren ordutegia 12:00etatik 20:00etara izango da irailaren 22an (larunbata), eta 12:00etatik 18:00etara, berriz, 23an (igandea)
Berreginen Museora dohainik sartzeko aukera emango du azokarako sarrerak
San Frantziskoko antzinako komentua, Bilbo Zaharrean dagoena, aurrekoetan izandako arrakastaren ostean, The Sunday Market azokaren beste edizio bat prestatzen ari da.Modaren, janariaren, zainketa pertsonalaren eta artisautzaren inguruko benetako altxorrak aurki daitezke azoka zaindu honetan, Bilbon, 2.000 metro karratu inguruko espazio batean.Gainera, proposamen gastronomiko harrigarria dakarkigu, Street Food korrontean oinarritutakoa, eta Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plaza beteko du.
The Sunday Market azokaren ordutegia 12:00etatik 20:00etara izango da irailaren 22an (larunbata), eta 12:00etatik 18:00etara, berriz, 23an (igandea).
Bertaratutakoek, horrekin batera, berriki aurkitutako aztarnategia ere bisitatu ahal izango dute.Aztarna arkeologikoak XV. mendeko komentu frantziskotar batenak dira, eta 2007an aurkitu zituzten azkenean eraiki ez zen parking baterako indusketak egiten ari zirela.Komentuak Euskadiko elizarik handiena eta kanpoan eraikitako lehen hilerria zituen.
Azokarako sarreraren prezioa euro 1ekoa izango da, eta Berreginen Museora dohainik sartzeko aukera ere emango du.
Kalitate goreneko produktuak artisauen eskutik ezagutzeko giro ezin hobea.The Sunday Marketek, ustekabez betetako bi jardunaldi hauetan, Bilboko historian zehar murgiltzeko aukera emango dizu, kontuz eta arretaz zaindutako erakusketa-mahaiez gozatzen duzun bitartean.
Prest al zaude The Sunday Market ekitaldiaren edizio berrirako?
Ez ezazu galdu hau bezalako ekitaldi berezi baten parte izateko aukera!
Zain izango gaituzue!