2018/09/20
2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak: Berreginen Museoak emakume-arimadun jarduerak antolatuko ditu
Bizkaiko erakundeak urriko zenbait egunetan norberak gidatutako bisita bat eta tailer bat eskainiko ditu, bai eta Artelana bere testuinguruan hitzaldiaren beste edizio bat ere
Aurten, jardunaldiek asmo handiko egitaraua ekarriko dute, kultur ondarearen inguruan sentsibilizatzeko, eta, urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak horrekin bat egingo du, honako izenburuarekin:Ondarea, emakume oinordetza
Bizkaiko Foru Aldundiak, beste behin ere, Ondarearen Europako Jardunaldiak ekarriko ditu, Ondarea, emakume oinordetza lelopean: kultur ondareari buruzko asmo handiko sentsibilizazio programa da, Europako Kontseiluak sustatua, Europar Batasunaren lankidetzarekin. Urrian egingo dira, eta ondarearekin nahiz historiarekin erlazionatutako jarduerez gozatzeko aukera emango dute.
Berreginen Museoak bat egingo du kultur jai honekin, eta norberak gidatutako bisita batean parte hartzera gonbidatuko du interesa duen pertsona oro, bai eta bisita-tailer batera eta Artelana bere testuinguruan berariaz egindako jarduerara ere.Jarraian, jarduerei buruzko informazio osoa:
EMAKUME-ARIMAREKIN
Norberak gidatutako ibilbidea, oinez
Duela 10 urtetik baino gehiagotik, Berreginen Museoak Mariaren Bihotza eliza du egoitza: Casilda Iturrizar andrearen dohaintzei esker eraikitako eraikina. Hori bezala, San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko leku asko emakume-arimarekin jaio ziren. Norberak gidatutako ibilbide honek (liburuxka-gida txiki batez lagunduta) ahalbidetuko digu gure oinordetzaren protagonista diren beste horrenbeste emakumeren espirituak entzungai dauden txokoak hobeto ezagutzea.
Hizkuntza:
Euskara / Gaztelania
Topalekua:
Liburuxka Bilboko Berreginen Museoan jaso daiteke
Eguna eta ordua:
Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.
Antolatzailea:
Bilboko Berreginen Museoa
Informazioa eta erreserbak:
944 150 231
MODA MINTZAGAI
Bisita-tailerra
Museoak eskolei eskaintzen dien egitarau klasikoa, orain helduentzat.Bisita-tailer bat proposatzen dugu; bertan, Antzinako Greziako emakumezkoen edertasun kanonetan gizarte-arauek zer-nolako eragina izan zuten aztertuko dugu, eta, era berean, ulertuko dugu zein garrantzitsua izan den hori emakumearen ikuspegian, mendebaldeko gizartean.Esperientzia tailer batez borobilduko da; bertan, baieztatuko dugu zein neurritan egiten duen bat gure gorputzak antzinako edertasun kanon horiekin.
Hizkuntza:
Euskara (hilak 2 eta 16) / Gaztelania (hilak 9 eta 23)
Topalekua:
Bilboko Berreginen Museoa
Eguna eta ordua:
Urriaren 2an, 9an, 16an eta 23an (astearteetan), 18:00etan.
Antolatzailea:
Bilboko Berreginen Museoa
Informazioa eta erreserbak:
944 150 231
Plaza mugatuak
AFRODITA CNIDIA:GENERO IKUSPEGI BAT
Hitzaldia
Aurten, Berreginen Museoak Artelana bere testuinguruan zikloa (hilero bildumaren artelan bat aztertzen du) Ondarearen Europako Jardunaldietan sartu nahi du.Aldi berezi honetarako aukeratutako eskultura Knidoko Afrodita izango da, mendebaldeko artean milioika adierazpenen erreferentzia izan den irudia.
Hizkuntza:
Gaztelania
Topalekua:
Bilboko Berreginen Museoa
Eguna eta ordua:
Osteguna, urriaren 25ean, 18:00etan
Antolatzailea:
Bilboko Berreginen Museoa
Informazioa eta erreserbak:
944 150 231
Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Euskal Museoak eta Berreginen Museoak antolatu duten kultur jaia galduko duzu?