Berreginen Museoak bisitari kopurua sendotu du 2019an
Bizkaiko erakundeak 14.966 bisitari izan ditu 2019an, 2018an izandakoen antzera.
Museoak azken hilabeteetan Altxor elektrikoen aldi baterako erakusketa inauguratu zuen
Jarduera-egitarauak Obra bere testuinguruan eta Swing Museoan! jarduera arrakastatsuak hartzen ditu barne, besteak beste
Zentroak inguruan sortzen diren jarduera kultural guztietan hartu ohi du parte
Bilboko Berreginen Museoak bisitarien datu on batekin itxiko du 2019a: 14.966 pertsonak bisitatu dute aurten museoko bilduma; Bizkaiko erakundeak izandako bisitari-kopurua sendotu dela islatzen du zifra horrek. 2018an Museoak antzeko emaitza lortu zuen, eta, aurreko urteen aldean, emaitzak gora egin du. Kopuru hori bilduma iraunkorrari eta aldi baterako erakusketei dagokie, baina baita zentroak ikasturte osoan programatzen duen jarduera-egitarau osoari ere.
Aldi baterako erakusketen atalean Berreginen Museoak KAO izan zuen 2019an. Lora, Sandia eta Printzesa, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erakusketa, non hiru artistak ERTIBIL-BIZKAIA 2018 saria jaso ostean Japonian egin zuten egonaldi artistikoen emaitza erakutsi zuten. Gainera, Bizkaiko erakundeak beste urte batez antolatu zuen Marrazki eta Pintura ikastaroko ikasleen lanen erakusketa. Amaitzeko, Museoak Altxor Elektrikoen erakusketa ekarri zuen Eskulturaren Museo Nazionaletik. Erakusketa horrek xehetasunez eta apaingarri irudimentsuz betetako erromatar inperio altuko garaiko piezen handitasunaz gozatzeko aukera ematen du. Gainera, galvanoplastia deskubritu daiteke, pieza metalikoen fabrikazio elektrikoan datzan formula; izan ere, originalaren oso antzekoak dira. Aldi baterako erakusketa hau Berreginen Museoan disfrutatu daiteke 2020ko maiatzaren 24ra arte.
Aldi baterako erakusketez gain, zentroan kalitate handiko erreprodukzioen erakusketa iraunkor bat dago; ikusgai daude, besteak beste, Samotraziako Garaipena, Zeusen Aldarea eta Venus Milokoa.
Duela urte batzuk Museoak beste espazio bat ere kudeatzen du: San Frantziskoko Komentuko Aztarnategia, Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. Espazio hau hiriko ibilbide sozial eta kulturalaren parte bihurtu da: Caosticaren Film Laburren Zikloa, Ate Irekietako Jardunaldi famatuak, Juan Navas edo Miren de Miguelen kontzertuak eta Open House jarduerak antolatu dira bertan.
Ekimen horiei Berreginen Museoan bertan egin diren jarduerak gehitu zaizkie: Obra bere testuinguruan programa ezaguna, hilean behin egiten dena; Swing Museoan! arrakastatsua, hilabeteko bigarren igandean; Gau Irekia; Ondarearen Europar Jardunaldiak; Bihotza Sariak eta Kandelen argipean bisita bereziak; ekimen horiek guztiek hiriko agenda kulturalean kokatu dute erakundea.
Hezkuntzaren partea azpimarragarria da. Izan ere, Museoak esfortzuaren zati handia ematen du horretan, inguruko ikastetxeek bilduma gertutik ezagutu ahal izateko. Bizkaiko erakundeak hezkuntza programa ezberdinak ditu, eta 200 bat ikasle-taldek gozatu dute dagoeneko horietaz.
Bestalde, Bilboko Euskal Museoak bere presentzia digitala egonkortu du, webgune berria sortuta: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus
2018an gertatu zen bezala, inguruan antolatzen diren jarduera kultural gehienetan parte hartu du berriz ere 2019an Berreginen Museoak.