Mariaren Bihotza plazako aztarnategia

Mariaren bihotzaren plazak, Bilboko espazio publiko librerik handienetako batek, benetako altxorra gordetzen du bere azpian.


Zenbait metroko sakoneran San Frantzisko komentu zaharraren eta Príncipe Don Alfonso kuartelaren aztarna arkeologikoak daude. Euskadiko hiri aztarnategirik interesgarrienetakoa da.

Gune arkeologiko hau berreskuratzeko, plazaren zati bat induskatu behar izan zen eta gero berriro estali, hirian lehenago inoiz egin ez den esku-hartze batean.

Ekimen honi esker, Bilboko Udalak bilbotarren esku jarri du berebiziko aztarnategia hiriaren erdigunean bertan.

Bilboko Berreginen Museoak kudeatzen ditu eremurako bisita. Bertan monumentu-multzoaren eraikitze fase ezberdinak ikus daitezke, XV. mendearen hondarretako komentuaren lehen aztarnetatik XIX. mendean bere bizitza amaitu eta eraitsia izan zen arte. Oraindik ere ikusgai daude mende hartan bertan haren gainean eraiki zuten kuartelaren zenbait egitura ere.

Bisitariei Bilboko historian zehar bidaia bat egiteko aukera ematen die Mariaren Bihotza plazako aztarnategiak.

Kokapena
Mariaren Bihotza plaza
San Frantzisko kalea, Bilbo
Informazioa eta erreserbak
944 150 231
Aurrez erreserbatzeko ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da.
Bisita euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke.