Mariaren Bihotza plazako aztarnategia

Mariaren bihotzaren plazak, Bilboko espazio publiko librerik handienetako batek, benetako altxorra gordetzen du bere azpian.


Zenbait metroko sakoneran San Frantzisko komentu zaharraren eta Príncipe Don Alfonso kuartelaren aztarna arkeologikoak daude. Euskadiko hiri aztarnategirik interesgarrienetakoa da.

Gune arkeologiko hau berreskuratzeko, plazaren zati bat induskatu behar izan zen eta gero berriro estali, hirian lehenago inoiz egin ez den esku-hartze batean.

Ekimen honi esker, Bilboko Udalak bilbotarren esku jarri du berebiziko aztarnategia hiriaren erdigunean bertan.

Bilboko Berreginen Museoak kudeatzen ditu eremurako bisita. Bertan monumentu-multzoaren eraikitze fase ezberdinak ikus daitezke, XV. mendearen hondarretako komentuaren lehen aztarnetatik XIX. mendean bere bizitza amaitu eta eraitsia izan zen arte. Oraindik ere ikusgai daude mende hartan bertan haren gainean eraiki zuten kuartelaren zenbait egitura ere.

Bisitariei Bilboko historian zehar bidaia bat egiteko aukera ematen die Mariaren Bihotza plazako aztarnategiak.

Kokapena
Mariaren Bihotza plaza
San Frantzisko kalea, Bilbo
Informazioa eta erreserbak
944 150 231
Ordutegia
Neguan talde-bisita aldez aurretik erreserbatuta.
Deitu astelehenetik ostiralera 8: 00etatik 14:00etara erreserbatzeko.
Udan aldez aurretik erreserbatu gabe.
Uztailaren 2tik irailaren 8ra zabalik 10:00etatik 15:00etara.
*Uztailaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean itxita
Bisita birtuala
Ezagutu aztarnategia bisita birtual honekin →

Aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da.
Bisita euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke.