Diskoboloa

Benito Bartolozziren Tailerrak egina 1930
Townley Diskoboloaren eskaiolazko kopia
Jatorrizkoa Britaniar Museoan kontserbatzen da.

Diskoboloaren figura Miron greziar eskultorearekin lotu ohi dugu. Hark sortu zuen jatorrizko eskultura brontzean. Baina gaur egun Mironen obra haren erromatar kopiak baino ez dira kontserbatzen. Zenbait aldaera daude, kontserbazio egoera desberdinetan, eta tamaina eta material desberdinetan eginak. Hemen ikusten dena Townley Diskoboloaren aldaera murriztua da, Britainiar Museoan kontserbatzen dena. Kopia erromatar ospetsuena Erromatar Museo Nazionaleko Lanzelotti Diskoboloa da.

Estatuak disko-jaurtitzaile bat irudikatzen du, justu jaurtiketaren aurreko unean. Figurak pose estetiko batean laburbildu du mugimendua. Horrela, geuk berregiten dugu ekintza osoa geure buruan. Greziar arte klasikoaren dotoreziaren adibide perfektua da.

Diskoboloaren kopia guztiekin alderatuta, honek burua okerreko jarreran dauka. Badirudi Mironen jatorrizkoan jaurtitzailearen begirada diskoari zuzentzen zitzaiola eta ez, hemen bezala, lurrari.