Delfosko Auriga

Louvre Museoak egina 1932
Delfosko Aurigaren eskaiolazko kopia
Jatorrizkoa Olinpiako Museo Arkeologikoan kontserbatzen da.

Kontserbatzen diren jatorrizko brontze bakanetako bat da Delfosko Auriga. Jatorrizko figura galdutako argizaria deritzon teknika erabilita urtu zen zatika. Horri esker, figura barrutik hutsik zela egin zitekeen. Brontzea –oso material garestia– kopuru esanguratsuan aurreztea ahalbidetzen zuen horrek.

Auriga gurdien gidaria zen. Kasu honetan, koadriga baten gidaria –lau zaldik tiratutako gurdi batena–, Delfosko antzinako santutegiko lasterketa batean. Figura hau talde handiago baten zatia da; talde hori, figura horrekin batera, gurdi batek, lau zaldik eta mutil batek osatzen zuten. Horietatik auriga baino ez da kontserbatzen, Santutegian lurperatu zelako antzina, lurrikara batek eskulturei kalte egin ondoren.

Lau urtetik behin, Joko Pitikoak egiten ziren Delfosen. Olinpiar Jokoen antzekoak ziren baina, Zeusi eskaini beharrean, Apolo jainkoari eskaintzen zitzaizkion. Uste da Auriga Joko Pitikoetako garaipen bat ospatzeko eskaintza bat izan zela. Litekeena da emailea Sirakusako (Sizilia) tiranoen familiako kide bat izatea.