Esklabo Hilzoria

Benito Bartolozziren Tailerrak egina 1930
Esklabo Hilzorikoaren eskaiolazko kopia
Jatorrizkoa Louvre Museoan kontserbatzen da.

Esklabo Hilzorikoa Michelangelo Buonarrotik Julio II.aren hilobirako zizelkatu baina han sekula ezarri ez ziren figura ugarietako bat izan zen. Jatorrizkoak bikotea osatzen du, Louvre Museoan, Esklabo Errebeldearekin.

Michelangelo Buonarroti 1513 inguruan hasi zen jatorrizko figura zizelkatzen baina ez zuen inoiz bukatu, ezin jakin zergatik. Baina ezin izango zuen inola ere bukatu ez zegoelako behar adina marmol eskuineko oinaren azpian, hura osorik zizelkatzeko eskultura hautsi gabe.

Izen hori izan arren, figurak preso bat irudikatzen du, ez esklabo bat. Antza denez, pinturaren alegoria bat da, preso zegoelako, aita santua hil eta gero ez zuelako zainduko zuenik. Eskultura pinturarekin lotu izan da figuraren atzean dagoen tximinoaren irudikapen amaitu gabearengatik. Erdi Aroaz geroztik, tximinoak pinturaren sinbolo ziren, esaten baitzen, arte guztien artean, horixe zela naturaren antzekoena: ars simia naturae.