Greziar poeta nagusia, Homero, irudikatzen duten antzinako busto ugari kontserbatzen dira. Iliadaren eta Odisearen egilea K.a. VIII. mendean bizi izan zen. Haren erretraturik ez zen egin mende batzuk geroago arte, eta denak idealizatuta.
Jatorrizko bustoa marmolean zizelkatuta dago, Pergamoko tailerreko eskultura gogora dakarren estilo batean. Antza denez, K.a. II. mendean tailer horrek Homeroren gorputz osoko estatua bat egin zuen, tamaina naturalean, gero egin ziren busto ugarietarako prototipo gisa erabili zena. Aro helenistikoan, greziar mundu osoan txalotua zen poeta. Hiri askok haren irudiarekin dekoratu nahi izan zituzten liburutegiak eta estatua haren bustoaren kopia ugari ekoitzi ziren.
Homero agure gisa dago irudikatuta. Begi hondoratu eta hustuek poetaren itsutasuna adierazten dute. Erretratuak, irudimenezkoa izanagatik ere, forma naturalistak darabiltza pertsonaia erreala sortzeko ahaleginean, baina ez gertukoa. Bekokiaren gaineko zintak heroien munduarekin lotzen du, eta ez hilkorrenekin.