Eskulturari Diana Versailleskoa deritzo denbora luzean Frantziako jauregi ospetsua dekoratzen egon zelako. Jatorrizko figura 1556 inguruan iritsi zen Frantziara, Henrike II.a errege zela. Badirudi Paulo IV. aita santuaren opari politikoa izan zela.
Fontainebleauko Jauregian instalatu zen lehenik. XVII. mendearen hasieran, Louvreko Jauregira aldatu zuten. Eta mende beraren erdialdean, Luis XIV.ak Versaillesera eraman zuen, eta handik hartu zuen izena.
Diana erromatar jainkosa edo Artemisa greziar jainkosa irudikatzen du. Ehizaren jainkosa gisa, bizkarrean buiraka bat darama geziekin. Naturaren babesle gisa, orein bat du ondoan.
Luzaz uste izan zen estatua K.a. IV. mendeko greziar jatorrizko bat zela eta bikotea osatzen zuela beste eskultura ospetsu batekin (hori ere ikusgai Museoan), Apolo Belvederekoarekin. Gaur egun uste da galdutako estatua greziar baten kopia erromatarra dela.