Arantzadun umea Erroman erakutsitako antzinako eskultura bakanetako bat izan zen Erdi Aroan. Letrango San Joan plazan kokatuta zegoela, Sixto IV.ak gaur egun dagoen lekura aldarazi zuen, Museo Kapitolinoetan.
Italian kontserbatzen den jatorrizkoa brontzean urtu zen. Hala ere, gai beraren aldaera asko daude, hala brontzean nola marmolean eginak. Era honetako gai anekdotikoak oso modan egon ziren aro helenistikoan.
Greziar eskultura horietako asko erromatar eliteei saltzeko ekoitzi ziren. Bezero horiek moda batzuk ezartzen zituzten. Kasu honetan, figurak konbinatzen du garaiko naturalismoa, gorputza irudikatzeari moduari dagokionez, K.a. V. mendeko klasizismoa imitatzen duen buru batekin. Aurpegiak ez du inolako emoziorik adierazten, eta ilea batere naturalista ez den modu batean ordenatuta dago.