Jatorrizko eskultura Olinpiako Santutegian aurkitu zen, 1877an. Aurkitu zen lekuarenagatik, uste izan zen Praxiteles atenastar eskultorearen jatorrizko lan bat zela. Baina gaur egun uste da eskultorearen jatorrizko obra baten kopia dela.
Multzoak Hermes jainkoa irudikatzen du, jainko-jainkosen mezularia, eskuetan Dioniso umeari eusten diola. Eszena ardoaren jainkoaren jaiotzaren narrazio mitologikoaren parte da, Dioniso greziarrentzat eta Bako erromatarrentzat.
Multzoan atentzioa ematen du Hermesen poseak. Gerritik behera gorputzaren pisu guztia eskuineko zangoan soilik bermatzen da, aldaka hori eskuinera ere mugiaraziz. Enborrak, ordea, ezkerretarantz jotzen du. Eta buruak ere, azkenik, eskuinerantz jotzen du. Burutik oinetarainoko lerro bertikal bat marraztuko bagenu, “ese” baten forma izango luke. Bihurgune horrek eragiten du gizon atletiko honen gorputza oso sentsuala izatea, Praxitelesek bere lanei ezarri ohi zien ezaugarria.