Afrodita, gutariko askorentzat amodioaren jainkosa antzinako Grezian, Berreginen Museoko aldi baterako erakusketa honen protagonista izan da; erakusketak jainkotasunaren unibertso konplexua aletu du eta hura inspiraziotzat duten Bildumako berregin asko miresteko aukera eman digu.
XXI. mendean Afrodita amodioaren jainkosatzat jotzen dugu, baina antzinako greziarrentzat jainkosak nortasun konplexua zuen, eta gehiago zen pasiorik neurriz gainekoenak eragin eta iragaten zen lekuan kaosa sortzen zuen Naturaren indar askatu bat, haren seme Erosek gaur egun iragartzen digun amodio erromantikoarena baino.