Grand Tour. Italia

Erakusketa
2015eko Azaroaren 5tik 2016ko Maiatzaren 22ra

XVIII. mendearen amaierako britainiar aristokraten ikasketa bidaia ardatz duen erakusketak Lady Q-ren eskutik Europan zehar bidaiatzeko aukera eman zigun, Kontinente zaharreko altxor kulturalak ezagutzeko, duela mende bat baino gehiagoko bidaiari baten begiekin ikusita.

Garaian perfekzioz ezarritako ibilbide bati jarraituz, Britainia Handitik Frantziara jo genuen, eta Paris bisitatu genuen. Handik Alpeetara eta Turinera jarraitu genuen, Grand Tourreko Italiako lehen geldialdia. Italian, garaiko turistentzat interes handiena zuten hiriak bisitatu genituen: Florentzia, Erroma, Napoles eta Venezia. Horietako bakoitza motibo batengatik edo bestearengatik nabarmendu zen. Florentzia abegikorrena iruditu zitzaien. Erromak espektatiba handiak sortu zituen bisitariengan, baina, kasu askotan, dezepzionatu egin zituen. Napoles zalapartarengatik eta jendearen bizimoduarengatik zen erakargarria, ondare artistikoarengatik baino gehiago. Eta, azkenik, Venezia kontrasteengatik eta jaiengatik bisitatu ohi zen: Inauteria, Sensa eta urte amaierako Maskarada.

Erakusketak Museoko Bildumako berreginak zeuzkan. XVIII. mendekoak, ibilbideko hirietakoak eta Euskal Museoak beren-beregi utzitako bidaiako objektuak.