
Ostegunean, hilaren 26an, Pergamoko Zeusen Aldarea izango da Bilboko Berreginen Museoko “artelana bere testuinguruan” zikloko hitzaldiko protagonista
Ostegun honetan, hilaren 26an, hitzaldiko obra gonbidatua Pergamoko Zeusen Aldarea izango da.Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.Era berean, museoko babesle diren Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia aipatu behar ditugu, museoak gauzatutako proiektu guztiei ematen baitiete babesa.Solasaldiak doakoak izango dira, eta 18:00etatik aurrera izango dira.
Oraingo honetan, Zeusen Aldarea eskultura hautatu da; izan ere, arkeologo alemaniarrek aurkitu zuten XIX. mendearen amaieran Pergamon (Turkia).K.a. II. mendearen hasieran egindako eskultura-multzoak xehetasun eta adierazkortasun handiz deskribatzen du jainko olinpikoen (Zeus eta Atenea buru zirela) eta erraldoien arteko borroka.Hitzaldian, obra ezagutzeko beharrezko gakoak azalduko dira, baita egin zen aldi historikoa ere, hots, aldi helenistikoa, antzinako aldi emankor eta konplexuenetako bat.
Zeusen Aldareko panelak museoko pieza esanguratsuenetako bi dira, baita bildumako arte greziar helenistikoko berreginen eredu onenetakoa ere.Jatorrizkoak Pergamoko akropolian K.a. II. mendean eraikitako Zeusen Aldare Handiko kanpoko perimetroa apaintzen zuen; gaur egun, Berlingo Pergamo Museoan dago.Ehun metrotik gorako luzera eta bi metro eta hogeita hamarreko altuera duen pieza aldarearen oinaldearen gainean zegoen jatorrian.
Ekimen honi esker, Museoak bere alderdi pedagogiko eta kulturala sendotu du; izan ere, jarduera eta ekitaldiak antolatuz, dinamizatzaile soziokultural garrantzitsua bilakatu da San Frantzisko auzoan, hain zuzen ere, egoitza duen lekuan.
Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan ireki zen berriro gaur egun duen egoitzan, Mariaren Bihotza elizan, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da.Duela 80 urte sortu zen, eta generoko onenetakoa da, erakutsitako berreginen aukeraketagatik eta kalitateagatik.Garai guztietako eskultura-arloko obra nagusien berregin zehatzak aurki daitezke bertan, hala nola, Samotraziako Garaipena, Miloko Venus edo Michelangeloren Moises.Ia hamar urtez itxita egon ondoren, gaur egun balio erantsia dauka, eraikin berezi batean aurkezten baita, XIX. mendearen amaieran estilo neogotikoan egindako antzinako tenplu batean, hain zuzen ere.
“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA
• Eguna: osteguna, urtarrilak 26.
• Ordua:18:00etan.
• Lekua:San Francisco, 14
• Doako sarrera; ez da aurretik erreserbatu behar.
Museoaren ordutegi orokorra:
• Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
• Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.
• Itxita: astelehen eta jaiegunetan.