Borghese Gladiadorea

Louvre Museoak egina 1934
Borghese Gladiadorearen eskaiolazko kopia
Jatorrizkoa Louvre Museoan kontserbatzen da.

Estatua gladiadorearen izenarekin batataiatu bazen ere, badakigu ez duela haietako bat irudikatzen antzinako erromatar gladiadoreak ez zirelako biluzik agertzen. Alderantziz, gaur egun uste da figurak Akiles irudikatzen duela. Heroia zaldi gainean dagoen etsai batekin borrokan ariko litzateke. Ezkerreko besoarekin gaur egun galdua legokeen ezkutu bati eutsiko lioke. Oraindik ere ikus daiteke hari eusten zion brida, besoa inguratzen. Gorputza babesten zuen bitartean, aldi berean, erasoari ekingo lioke eskuinean harturik izango zuen ezpatarekin.

Estatua sinatuta dago oinarrian. Grezieraz irakurtzen da: Agasiasek, Dositeoren semeak, efesiarrak, egin zuen. Badirudi K.a. IV. mendeko jatorrizko brontze baten kopia helenistikoa dela. Hainbat mendez Borghese familia izan zuen jabe, eta hortik datorkio izena, harik eta Camilo Borghese Printzeak Napoleoni saldu zion arte, 1807an.